Jean Perrin

fisikari frantziarra

Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.

Jean Perrin

238. Frantziako Zientzien Akademiako presidentea

1936ko urtarrilaren 1a - 1936ko abenduaren 31
Pierre Augustin Dangeard (mul) Itzuli - Emmanuel Leclainche (en) Itzuli
Société Française de Physique (en) Itzuli presidentea

1929ko urtarrilaren 1a - 1929ko abenduaren 31 - Jules Lemoine (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLille1870eko irailaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNew York1942ko apirilaren 17a (71 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Familia
Ezkontidea(k)Henriette Perrin-Duportal (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
École normale supérieure
Lycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaJules Violle
Doktorego ikaslea(k)Horia Hulubei (en) Itzuli
Yvette Cauchois (en) Itzuli
René Gosse (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea, musikagilea, kimikaria eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k)École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 7510 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu