Teodoro Obiang Nguema

Teodoro Obiang Nguema Mbasogo (Acoacán, Ginea Espainiarra, 1942ko ekainaren 5a) Ekuatore Gineako militarra eta politikaria da, herrialdeko presidentea 1979tik.[1]

Teodoro Obiang Nguema
Teodoro Obiang detail, 1650FRP051.jpg
(2008)
Afrikar Batasuneko presidente

2011ko urtarrilaren 31 - 2012ko urtarrilaren 29a
Bingu wa Mutharika - Thomas Boni Yayi
Ekuatore Gineako presidente

1979ko abuztuaren 3a -
Francisco Macías Nguema
Bizitza
Jaiotza Acoacán (en) Itzuli1942ko ekainaren 5a (78 urte)
Herrialdea Frankoren diktadura
 Ekuatore Ginea
Lehen hizkuntza fangera
Familia
Ezkontidea(k) Constancia Mangue (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa General Military Academy (en) Itzuli
Colegio Nacional Enrique Nvó Okenve (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Armed Forces of Equatorial Guinea (en) Itzuli
Gradua komandante buru
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Democratic Party of Equatorial Guinea (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Estatu kolpe baten bidez 1979ko abuztuan Macías lehendakaria (bere osaba) aginpidetik kendu eta diktadura ezarri zuen, Kontseilu Iraultzaile Militar bat sortuta. Kontseilu horrek Ekuatore Gineako errepublikako lehendakari izendatu zuen. Urte berean, amnistia eman zien 5.000 atxilotu politikori; Macías epaitzeko agindua eman, eta irailean hil egin zuten.

1990eko hamarraldian, erregimena irekitzen hasi zen, itxuraz, ordea. Hala, 1993an egin ziren legebiltzarrerako lehen hauteskunde alderdi anitzekoak, eta Obiangen alderdiak gehiengo absolutua lortu zuen. Antzera gertatu zen 1995eko udal hauteskundeetan, baina ordukoan oposizioak ez zituen emaitzak onartu. 1996ko lehendakaritzarako hauteskundeetan ere arazoak izan ziren, eta oposizioko bi alderdi nagusiak, azken unean, erretiratu egin ziren. Obiangek botoen % 97 eskuratu zuen, baina, oposizioaren esanetan, abstentzioa % 70ekoa izan zen.

Afrikar Batasuneko presidentea izan zen 2011ko urtarriletik 2012ko urtarrilera arte.

ErreferentziakAldatu

  1. Elizegi, Arantxa. Nork ez du maite Teodoro?. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abenduak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-30.

Kanpo estekakAldatu