Harri-jasotze
Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.

Harri-jasotzailea Atotxako futbol zelaian (1920).
TxapelketakAldatu
Harri handien txapelketaAldatu
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa urtero jokatzen da[2]. Modalitate honetan hurrengo harriak erabiltzen dira:
- Zilindroa: 200 edo 175 kilo
- Laukizuzena: 175 edo 200 kilo
- Kuboa: 150 kilo
- Biribila: 125 ¡kilo
Harri txikien txapelketaAldatu
Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa urtero jokatzen da. Honako harri hauek erabiltzen dira[3]:
- Zilindrikoa: 125 kilo
- Laukizuzena: 125 kilo
- Kuboa: 112,5 kilo
- Biribila: 100 kilo
Harri irregularren txapelketakAldatu
Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta hauekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:
Arautegi orokorraAldatu
- Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
- Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.
MarkakAldatu
GizonezkoakAldatu
- Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
- Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.
EmakumezkoakAldatu
- Idoia Etxeberria, 163,4 kilo.
Harri jasotzaile ezagunakAldatu
- Santos Iriarte "Errekartetxo"
- Jose Manuel Ibar "Urtain"
- Agustin Ostolaza
- Jose Manuel Agirre "Endañeta"
- Iñaki Perurena
- Iñaki Otaegi "Gibitegi"
- Jesus Mari Unanue "Goenatxo I"
- Juan Jose Unanue "Goenatxo II"
- Mieltxo Saralegi
- Jose Antonio Gisasola "Zelai"
- Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II"
- Joseba "Ostolaza II"
- Aimar Irigoien
- Jokin Eizmendi
- Inhar Urruzuno
- Mikel Lopetegi "Urra"
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 401 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- ↑ «Euskal Herriko harri txikien txapela seigarren urtez jantzi du Aimar Irigoienek Labaienen» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- ↑ «Albizuri Handi harria: biharkoa ez da azkeneko aldia izango plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).