Pello Zabaleta Kortaberria

euskal idazlea

Pedro Martin "Pello" Zabaleta Kortaberria (Legazpi, Gipuzkoa, 1942ko azaroaren 10a) gipuzkoar idazle eta itzultzailea da. Josu Zabaletaren anaia da.

Pello Zabaleta Kortaberria
Bizitza
JaiotzaLegazpi1942ko azaroaren 10a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Literaturaren Zubitegia: 262
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pello Zabaleta».

Biografia aldatu

Arantzazu, Foruan eta Erriberrin egin zituen Eliz ikasketak eta gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen. Yakin aldizkariaren zuzendari izan zen 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak.

Zabaletarenak dira Zurubi luzea (1989), Lastozko zubia (1986), Bi poema t´erdi (1990) olerki-liburuak, eta horiek denak biltzen dituen Bigarren bizitza (1995) izenburuko bilduma. Itzulpen ugari egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (Hermann Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (Heinrich Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Block), Hareetako gizona (E.T.A. Hoffmann), Amerikarik ez dago (Peter Bichsel), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.

Lanak aldatu

Poesia aldatu

Itzulpena aldatu

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu