Marco Vinicio Cerezo Arévalo (Guatemala Hiria, Guatemala, 1942ko abenduaren 26a) guatemalar politikaria da, Guatemalako Alderdi Demokrata Kristauko kidea. 1986-1991 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen[1].

Vinicio Cerezo


28. Guatemalako presidente

1986ko urtarrilaren 14a - 1991ko urtarrilaren 14a
Óscar Humberto Mejía Víctores - Jorge Serrano Elías
Guatemalako Kongresuko kidea

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1942ko abenduaren 26a (81 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Raquel Blandón (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Guatemalan Christian Democracy (en) Itzuli

Biografia aldatu

Guatemalako Alderdi Demokrata Kristauan ekin zion politikagintzari, eta erakunde horretako idazkari nagusi hautatu zuten 1976an. 1974an lortu zuen lehenbizikoz diputatu aulkia. 1986an presidente kargua bereganatu zuen, 1985eko hauteskundeetako bigarren itzulian Jorge Carpio Nicolleri nagusitu baitzitzaion, bozen %68,4 lortuz[1]. Lehenbiziko aldia zen, azken 30 urteetan, boterea militarren eskuetan ez zegoena. Esquipulasko hitzarmenak izenpetu zituen (1986-1987) Erdialdeko Amerikako gainerako presidenteekin, ingurunerako bakea lortzeko ahaleginean. Estatu-kolpe saio bat izan zuen 1988an. 1991ko hauteskundeak galdu egin zituen Jorge Serranoren aurka.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Vinicio Cerezo Arévalo Cidob.org


Aurrekoa
Óscar Humberto Mejía
 
Guatemalako presidentea

1986-1991
Ondorengoa
Jorge Serrano Elías
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vinicio Cerezo