Eleuterio Sánchez
Eleuterio Sánchez Rodríguez, el Lute (Salamanca, 1942ko apirilaren 15a) frankismo garaiko lapur eta idazle ezaguna da.[1]
Eleuterio Sánchez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eleuterio Sánchez Rodríguez |
Jaiotza | Salamanca, 1942ko maiatzaren 15a (82 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | Mercheroa |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | delinkuenta eta idazlea |
Izengoitia(k) | El Lute |
Jatorria
aldatuSalamancan jaio zen 1942ko apirilaren 15ean, Pizarralesko auzoko txabola batean, mercheroen familia baten barnean (kinki izenez ezagutuak). Mercheroak talde sozial bat dira, ijitoen antzekoa baina arraza horretakoak izan gabe.
Kartzelako ibilbidea
aldatu20 urterekin ibai baten ertzean eserita zegoen, Extremaduran, goseak eta bere emaztea eta alaba elikatzeko beharrak bi oilo lapurtzera eraman zuten. Atxilotuta eta espetxeratua; Ricardo Alvarez epaileak, "gosete delitua"ri kasurik egin gabe, "gaizkile eta alfer" legea aplikatzen dio eta 2 urteko kartzela zigorra eta bere emazteari sei hilabetera kondenatu zituen.
Kartzelatik ateratzean Madrilen instalatu zen txabola-auzo batean eta 1965ean beste bi kideen laguntzaz, bitxitegi batean lapurtu zuten, zelatari bat hil zen eta 120.000 pezeta lapurtu zituzten. Gerra batzorde batek heriotza zigorra ezarri zioten, kartzelako 30 urteko zigorrera ordezkatu zioten. 1971an Santa Mariako Portuko kartzelan sartu zuten.[2]
1973an Cartagenako kartzelara eraman zuren eta beranduago Kordobara mugitu zuten. 1980an jarrera onagatik presoaldi erregimena estutu zioten, baina egunero Alcalá de Henaresko kartzelan gaua pasa behar zuen.
Bere azken atxiloketa 2006ko martxoaren 2an Punta Umbrían, bere emaztearen tratu txarretako salaketa batengatik. Sevillako audientziak bere absoluzioa baieztatu zuen genero indarkeriagatik 2008ko abenduan.
Ihesaldiak
aldatu1966an El Duesoko kartzelatik, Kantabrian, Madrilera aldatzen zuten bitartean, tren batetik martxan salto egin zuen eta hiru egunez ihes egin zuen.
1971n kartzelariekin zuen konfiantza aprobetxatuz urte zahar gauean ihes egin zuen. Bigarren ihesaldi hau mitikoa izan zen, hankan eta bularrean zauritua hainbat egunetan zehar ezkutatu zen Sevillako biltzailean. Zulo ilun batean, argizari baten argiarekin, bere nobela “Camina o revienta” idazten hasi zen. Bere historiaren errealitatea kontatzen du bere zaurien larritasunagatik hiltzearen arriskuarekin. Hiru urte pasa ziren ezagutu, atxilotu eta kartzelatu arte.
Kultura popularra
aldatuMadrilen atxilotuta zegoen bitartean, polizia bati ezizen bat bururatu zitzaion, momentu horretatik aurrera betirako berarekin batera joango zela, “El Lute”. Eleuteriok ezizen hori gorrotatuko du betirako, bera ez zen pertsonai bat izango zen ezizen horrekin.
Bere ihesaldiengatik El Lute ospetsua egin zen eta oso jarraitua izan zen, idazle, kazetari, soziologo, zine zuzendari, abeslari eta abarreko pertsonengatik. Puntu batera iritsi zen “irudiaren ustiapenaren” eskubideengatik 5 milioi pezeta baino gehiago eskuratu zituela.
Ikasketak
aldatuPuerto de Santa Maríako kartzelan, oso gaizki pasa zuen, tratu txarrengatik eta zelda txiki batean itxialdi batek, buruaz beste egitera pentsatzera eraman zuen, baina horren ordez ikasteari ekingo zion. Horrela Zuzenbide karrera aprobatu zuen UNEDen,[3] eta Enrique Tierno Galvánen zuzenbide bulegoan abokatua izan zen. Gero elektrikaria egin zen.
Liburu autobiografiko batzuen egilea da: Camina o revienta (1977), Mañana seré libre (1979), Una pluma entre rejas (1981), Entre sombras y silencios (1983), Crónica de un campusiano (1987) eta Cuando resistir es vencer (2013). Abesti bat idatzi zuen “Quisiera”, 1980an Benidormeko Abestiaren festibalean lehen saria lortu zuen, Jeronimoren interpretazioarekin; lehenago 3,5 milioi pezeta kobratu zituen Boney M-en “El Lute” abestiaren egile-eskubideengatik, 1980an ezaguna egin zen.
Zine, telebista eta musika
aldatuBere historia zinera eraman zen 1980. hamarkadan; El Lute: camina o revienta, bigarren zatia eduki zuena, El Lute II: mañana seré libre, Imanol Arias eta Victoria Abril protagonistak izan ziren eta hainbat sari irabazi zituzten.
Eleuterio antzerkian. Historia de un hombre libre (José Marraco 2012) Eleuterioren bizitzan inspiratuta dago. Hainbat abeslarik bere historiaren aipamenak egin zituzten bere abestietan, adibidez: Boney M Oceans of Fantasy 1979ko diskoan, Estopa 2004an, Haze 2001ean José Mercéren partaidetzarekin, Joaquín Sabina, Los Mojinos Escozidos, Los Chicos del Maiz, El Sicario, Hablando en Plata Squad taldekidea eta Perros Callejeros. RTVEko Cuéntame cómo pasó 77. kapituluan, 2004ean agertuko da eta El Caso: Crónica de sucesos telesailaren 5. kapituluan 2016ean.
Gaur egun
aldatu1986an, Eleuterio Sanchez Madrilgo bulego laboralista batean lan egiten zuen, Zuzenbide karrera bukatzen zuen, aldizkarietan artikuluak idazten zituen, akuarelekin margotzen zuen etab. Kartzeletan hitzaldiak eta elkarrizketa asko egin zituen. 1988an Kultur Ministerioak Estatu Batuetara gonbidatu zuten berari dedikatutako pelikulak aurkezteko American Film Instituteko Espainiako zine ziklora. Bost seme-alaba ditu hiru emakume ezberdinetatik. Gaur egun Niebla (Huelvako probintzian) eta Cabezabellosaren (Cáceres) artean bizi da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Garcia, Marco Antonio Martin. (2007-08-07). «El Lute» SENDEROS DE LA HISTORIA (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ «Vídeo: Eleuterio Sánchez contra el Lute. Eleuterio Sánchez contra El Lute | TV | TV online gratis | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ .