Edith Pretty

lur jabe eta filantropoa

Edith May Pretty (1883ko abuztuaren 1a - 1942ko abenduaren 17a), Edith May Dempster jaiotzez, lurjabe ingelesa izan zen. Haren lurretan aurkitu zuen Basil Brown hondeatzaile/arkeologo autodidaktak Sutton Hoo ontziaren ehorzketa, Edith Prettyk kontratatuta lurra zulatu eta ikusteko ezer ote zegoen bertako tumuluen azpian.

Edith Pretty
Bizitza
JaiotzaElland1883ko abuztuaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaSutton Hoo
HeriotzaRichmond1942ko abenduaren 17a (59 urte)
Familia
AitaRobert Dempster
AmaElizabeth Brunton
Ezkontidea(k)Frank Pretty
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraklur-jabea eta filantropoa
Tranmer House, Sutton Hoo

Lehen urteak aldatu

Edith Pretty Ellanden (Yorkshire) jaio zen.[1] Gurasoak Elizabeth (Elizabeth Brunton jaiotzez, 1919an hila)[2] eta Robert Dempster (1853an jaioa) zituen.[3][4] Ahizpa zaharrago bat izan zuen, Elizabeth. Dempster familia aberatsa zen, dirutza eginikoa gasaren industriari eta haren ekipoei esker. Zeregin horretarako sortu zuen Robert Dempsteren aitak, hura ere Robert Dempster, Robert Dempster and Sons enpresa 1855ean.[5]

1884an familia Manchesterrera aldatu zen, non aitak R & J Dempster ingeniaritza enpresa sortu zuen anaia Johnekin batera.[6][2] Pretty eta bere familia sarritan bidaiatu ziren atzerrira, Egipto, Grezia eta Austria-Hungariara. Hezkuntza Roedean School- en amaitu ondoren, Prettyk sei hilabete eman zituen Parisen 1901ean. Urte horretan bertan, familiak mundu osoko birari ekin zion eta, besteak beste, Raj britainiarra eta Estatu Batuak bisitatu zituzten.[1]

1907 eta 1925 bitartean, Edith Prettyren aitak alokairuan hartu zuen Vale Royal Abbey, Whitegate (Cheshire) inguruan dagoen landa-etxea, berau Lord Delamereren familia-egoitza. Etxe hartan 25 langilek eta 18 lorezainek ziharduten lanean. Prettyk herri lanak eta karitatezkoak egiten zituen, esaterako, laguntza eman lurrak erosteko kristau misio batentzat.[1][4]

Helduaroa aldatu

I. Mundu Gerran, Pretty intendentea izan zen Gurutze Gorriaren ospitalean Winsford-en, non lanean aritu zen belgikar errefuxiatuei ostatu ematen.[2] 1917rako Vitry-le-François-en eta Le Bourget-en zegoen lanean Frantziako Gurutze Gorriarekin.[1] Ama 1919an hil zitzaion eta aita zaindu zuen Vale Royal-en. [2] Aita ere hilda 1925ean Hegoafrikara egin zuen bisita batean,[7] Edith Prettyk eta bere ahizpak 500.000 libera baino gehiagoko ondarea jaso zuten oinordetzan, 16 milioi libera inguru 2006an.[1]

1926an, Edith Frank Prettyrekin (1879-1934) ezkondu zen, 4. Batailoiko komandantea Suffolk Erregimenduan.[8][9] Orduan, Vale Royal etxea utzi eta 213 hektareako Sutton Hoo lursail eta etxea erosi zituen Prettyk Deben ibaiaren ondoan, Woodbridge (Suffolk) inguruan. Magistratu gisa ere aritu zen Woodbridgen.[1] 1930ean ama egin zen 47 urte zituela, eta senarra hil zitzaion lau urte geroago, 1934an.[1] Espiritualismora zaletu zen orduan eta Woodbridgeko eliza espiritista bati eman zion babesa.[10]

Arkeologia Sutton Hoo-n aldatu

 
Sutton Hoo kaskoa

Prettyk umetan ezagutu zituen indusketa arkeologikoak bidaien bitartez. Horrez gain, aitak eta Florence lagunaren osaba egiptologoak, Archibald Sayce-k, zuloak egin zituzten Vale Royal etxeari atxikituta zegoen zistertar abadian.[11][12][10][4]

Antzinako 18 hilobi inguru zeuden Sutton Hoo finkan, etxetik 457 metrora[12] eta, 1937an, Edithek indusketa egiteko aukera aztertu zuen Vincent B. Redstone-rekin, berau kide Suffolk Institute of Archaeology, Royal Historical Society eta Society of Antiquaries erakundeetan.[13][14] Redstonek eta Guy Maynardek, Ipswich Corporation Museumgo komisarioak, uztailean ezagutu zuten Prettyren proiektua eta, ondoren, Basil Brown Suffolkeko arkeologo autodidakta gonbidatu zuten tumuluak induskatzera. Brown itxaronpentsu itzuli zen Sutton Hoo-ra 1939an eta laster atera zituen lurpetik ehorzketa gune handi baten aztarnak, besteak beste, gerora VII. mendeko itsasontzi saxoi gisa identifikatu zena eta, haren barruan, Ekialdeko Anglia erresumaren Raedwald Erregeren azken atsedenlekua izan zitekeena. British Museum-eko komisario baten esanetan, aurkikuntza hura izan zen "garai guztietako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenetariko bat".[1][10]

Geroago, Charles Phillips buru zuen taldeak, Cecily Margaret Guido eta Stuart Piggott arkeologoek ere osatuak, hartu zuen indusketa bere gain.[8] :99–100 1939ko irailean, altxorraren ikerketa batek erabaki zuen itsasontzitik ateratako hil hatuak Prettyren jabegoa zirela eta edozer egin zezakeela eurekin. Gerora, Prettyk British Museum-i eman zizkion. Hura eskertzeko, Winston Churchill lehen ministroak CBE baten ohorea eskaini zion, baina Prettyk ez zuen onartu.[1]

Heriotza eta ondorengo jabetza aldatu

Edith Pretty 1942ko abenduaren 17an hil zen Richmond ospitalean 59 urte zituela, iktus batek jota, eta Suttonen lurperatu zuten, All Saints elizako kanposatuan. Robert semeak jaso zituen oinordetzan ondasun gehienak - 400.000 libera - baina Sutton Hoo Gerra Bulegoak erabili zuen harik eta 1946an saldu zuten arte. XX. mendearen bukaeran Tranmer familiak The National Trust-i utzi zizkion etxea eta Sutton Hoo ehorzketa-gunea, eta erakunde horrek kudeatzen du lekua gaur egun.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i «The woman who gave us Sutton Hoo» East Anglian Daily Times.
  2. a b c d Biography of Edith May Pretty. in: Sutton Who? Sutton Hoo – An Anglo Saxon Ship Burial..
  3. Robert Dempster M, #356332. thepeerage.com.
  4. a b c Gerrish, Oliver. Mrs Pretty and Sutton Hoo. in: ArchMusicMan..
  5. Robert Dempster and Sons. in: Grace's Guide to British Industrial History..
  6. R. & J. Dempster. in: Grace's Guide to British Industrial History..
  7. Obituary. 76, 643 or..
  8. a b PRETTY, Frank, 1878 – 1934. .
  9. Frank Pretty's father, W.T. Pretty, had also risen by 1911 to the rank of Lieutenant Colonel in the Suffolk Regiment, in which he raised the 6th (cyclist) Battalion. See Wickham Market, Suffolk: The Cyclist Battalion at bbc.co.uk/programmes/p0232mf7.
  10. a b c «Edith Pretty's gift of Saxon gold in the British Museum» Daily Express.
  11. The actual excavation was carried out under supervision of Basil Pendleton, assisted by J.H. Cooke; see Journal of the Architectural, Archaeological, and Historic Society, 1913, vol. XIX, pp. 236, 243.
  12. a b The Royal Burial Mounds at Sutton Hoo. in: National Trust, UK..
  13. Weaver, Michael. (1999). In the beginning.... 30, 1–2 or..
  14. Obituary: Mr Vincent Burrough Redstone. XXIV.1, 61 or..

Kanpo estekak aldatu