Lou Reed
Lewis Allan Lou Reed (1942ko martxoaren 2a, Brooklyn, New York – 2013ko urriaren 27a[1][2]), estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. 1964an, The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen John Calerekin batera, baina utzi egin zuen 1969an. Handik 3 urtera, 1972an, Lou Reed izenburuko diskoa aurkeztu zuen bakarlari gisa. Urte berean, David Bowiek ekoitzitako Transformer diskoa kaleratu zuen, besteak beste, Walk on the Wild Side kanta ezaguna zekarrena. Musikagile oparoa izan zen, eta disko ugari plazaratu zituen harrezkero.
Brooklynen jaio zen, eta New Yorken bizi izan zen, eta bere kanten letretan hiri horren alde ilunena ageri da maiz. Sortzaile askorekin izan zuen harremana, besteak beste, Andy Warhol eta David Bowierekin. Itzal handiko musikaria izan zen, eta eragin handia izan zuen bere ondorengo belaunaldietan bere estiloaren originaltasunarengatik. Hala ere, musikaren zerrenda komertzialetatik aparte egin zuen ibilibide osoa.
Bakarkako diskografiaAldatu
Estudioko diskoakAldatu
- Lou Reed (1972)
- Transformer (1972)
- Berlin (1973)
- Sally Can't Dance (1974)
- Metal Machine Music (1975)
- Coney Island Baby (1976)
- Rock 'n' Roll Heart (1976)
- Street Hassle (1978)
- The Bells (1979)
- Growing Up in Public (1980)
- The Blue Mask (1982)
- Legendary Hearts (1983)
- New Sensations (1984)
- Mistrial (1986)
- New York (1989)
- Magic and Loss (1992)
- Set the Twilight Reeling (1996)
- Ecstasy (2000)
- The Raven (2003)
- Hudson River Wind Meditations (2007)
Zuzeneko diskoakAldatu
- Rock n Roll Animal (1974)
- Lou Reed Live (1975)
- Live: Take No Prisoners (1978)
- Live in Italy (1984)
- Live in Concert (1996)
- Perfect Night: Live in London (1998)
- American Poet (2001)
- Animal Serenade (200
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lou Reed |
- Lou Reed musikariaren webgunea (Ingelesez)