Geoffrey Palmer (politikaria)
Greoffrey Winston Russell Palmer (Nelson, 1942ko apirilaren 21a) zeelandaberritar abokatu eta politikaria da. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1989ko abuztutik 1o90eko irailera.
Zuzenbidea eta zientzia politikoa ikasi zituen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean eta 1967an Chicagoko Unibertsitateko Zuzenbide Eskolan doktoratu zen. Estatu Batuetako unibertsitateetan zuzenbideko irakasle izan ondoren, Zeelanda Berrira itzuli zen.
1979an Alderdi Laboristako hautagaia izan zen hauteskundeetan eta Christchurch Centraleko eserlekua lortu zuen, 1990 arte mantendu zuena. 1984an, gobernu laboristako lehen ministrorde, fiskal nagusi eta Justizia ministro izendatu zuten. 1987an Laboristak beste garaipen bat lortu ondoren, Ingurumen ministro ere izendatu zuten. Aldi horretan, erreforma garrantzitsuak egin zituen herrialdeko lege- eta konstituzio-esparruan.
1989ko abuztuaren 3an David Langek lehen ministro kargua utzi zuen eta Geoffeey Palmerrek ordezkatu zuen. 1990eko azaroko hauteskundeak baino bi hilabete lehenago, postua Mike Mooreri utzi zion, garaipenerako aukera urriak zirela eta.
2010ean, Gazako ontzien aurkako erasoa ikertu zuen Nazio Batuen Erakundeko aditu-taldeko buru izan zen.