Francisco Rico Manrique

Francisco Rico Manrique (Bartzelona, 1942ko apirilaren 28a) filologo katalana da.

Francisco Rico Manrique

(2014)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1942ko apirilaren 28a (81 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Victoria Camps
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Real Academia Española
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Britainiar Akademia
Accademia della Crusca
Asociación Hispánica de Literatura Medieval (en) Itzuli

Bizitza aldatu

1972az geroztik Erdi Aroko Hispaniar Literaturetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Erdi Aroko Hispaniar Literatura Elkarteko lehendakari. 1985ean Espainiar Letretako Zentro sortu berriaren zuzendari izendatu zuten, Liburutegien Zuzendaritza Nagusiaren baitan. Erakunde horren helburua da espainiar idazleak, literatura sorkuntza, Literatura Sari Nazionalak eta Cervantes saria sustatzea. 1986an Hizkuntza Akademiako kide hautatu zuten. Gainera, argitaletxe bateko klasikoen sailaren zuzendari da.

Aditua da Elio Antonio de Nebrijaren obran: Nebrija contra los bárbaros (1978, Nebrija barbaroen kontra). 1998an On Kixoteren testuaren bertsio bat argitaratu zuen, oharrez josia, argitaratu den onena, adituen ustez. 1998. urtean Menéndez Pelayo saria irabazi zuen, eta 2004an Ramón Menéndez Pidal ikerketa-saria.

Lanik aipagarrienak aldatu

  • La novela picaresca española (1966, Espainiar eleberri pikareskoa).
  • La novela picaresca y el punto de vista (1970, Eleberri pikareskoa eta ikuspuntua).
  • El pequeño mundo del hombre, 1970.
  • Alfonso el Sabio y la General Estoria, 1972.
  • Vida u obra de Petrarca: lectura del Secretum (1974, Petrarkaren bizitza eta obra).
  • Nebrija frente a los bárbaros, 1978.
  • Historia crítica de la literatura española (1980-1992, Espainiar literaturaren historia kritikoa)
  • Primera cuarentena y tratado general de literatura, 1982.
  • Problemas del Lazarillo, 1987.
  • Breve biblioteca de autores españoles (1990, Espainiar egileen liburutegi txikia).
  • Texto y contextos: estudios sobre la poesía española del siglo XV, 1991.
  • El sueño del humanismo (1993, Humanismoaren ametsa)
  • Figuras con paisaje, 1994.
  • Estudios de literatura y otras cosas, 2002.
  • Los discursos del gusto, 2003.
  • Quijotismos, 2005.
  • El texto del Quijote, 2006.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Rico Manrique