Clara Isabel Francia

errioxar kazetaria

Clara Isabel Francia Somalo[1] (Logroño, Errioxa, 1940ko apirilaren 25a)[2] errioxar kazetaria da.[3]

Clara Isabel Francia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClara Isabel Francia Somalo
JaiotzaLogroño1940ko apirilaren 25a (84 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
IMDB: nm1866760 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Ia ibilbide profesional osoa RTVEn egin zuen, bai aurkezle gisa lehen etapan, bai zuzendari eta errealizadore gisa azken urte profesionaletan.

Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta 1962an kate publikoan egin zuen debuta, Escuela TV haurrentzako saioan. 1965ean TVEko esatari finkoen plantillan sartu zen. 60ko hamarkadan eta 70eko lehen urteetan, hainbat barietate-programa egin zituen, eta etxeko profesionalekin (José Luis Uribarri edo Juan Antonio Fernández Abajo) jardun zuen platoan.

Gero, informazio-zerbitzuetan sartu zen, eta Trantsizioaren sasoian Telediarioa aurkeztu zuen, Ladislao Azconarekin batera.[4][5]

1982tik 1983ra Espainiako telebistako La 2 zuzendu zuen, eta kate horretako José Luis Balbín kazetariarekin eztabaida izan ostean, dimititu egin zuen.[3] Geroago, 1986an Espainiako Irrati-kateko zuzendari izendatu zuten, Eduardo García Matilla zuela alboko. Bere kudeaketa aldian, kateko irrati nagusien irudia eta plantilla teknikoa eta profesionala eguneratu ziren.[6]

Hainbat saiotako zuzendaritzan lan egin zuen, hala nola, Letra pequeña (1984-1986), Isabel Tenaillek aurkezten zuen Cuestión capital (1994), Modelo para armar (1997) irteera profesionalei buruzkoa edo Al habla (1998) hizkuntzaren erabilera egokiari buruzkoa.

Aurkeztu zituen programak

aldatu
  • Escuela TV (1962-1963).
  • Sábado 65 (1965).
  • Fin de semana (1965-1969).
  • TVE es noticia (1966).
  • Buenas tardes (1970).
  • De la A a la Z (1972).
  • Siempre en domingo (1972).
  • Tarde para todos (1972).
  • Tele-Revista (1974).
  • Cultural informativo (1975).
  • Telediario (1975-1977).
  • Los espectáculos (1978).

Erreferentziak

aldatu
  1. Armada Arias, Mónica. (2022-06-02). «La radiotelevisión pública estatal en España: Análisis crítico e histórico de su evolución empresarial (1980-2020)» Universidad Complutense de Madrid, Facultad de Ciencias de la Información: Página 291..
  2. (Ingelesez) «Clara Isabel Francia | Director, Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  3. a b Jiménez, Antonio Barba. (domingo, 13 de junio de 2021). «La tele de Ayer: Clara Isabel Francia» La tele de Ayer (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Cómo vivieron los periodistas de la época la muerte de Franco?» OndaCero 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  5. Proyecto HISPROTEL. (2021-01-11). Entrevista a Clara Isabel Francia: periodismo y mujer. (Noiz kontsultatua: 2024-06-25).
  6. Cañas, Gabriela. (1987-01-17). Radiocadena estrena en febrero nueva programación. ISSN 1134-6582..

Kanpo estekak

aldatu