Wilma Rudolph

abiadura-lasterkari estatubatuarra

Wilma Rudolph (Clarksville, Tennessee, AEB, 19401994) estatubatuar atleta izan zen. Esprinterra zen, Olinpiar Joko bakar batean hiru urrezko domina irabazi dituen lehen emakume estatubatuarra.[1]

Wilma Rudolph

Bizitza
JaiotzaClarksville1940ko ekainaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBrentwood (Tennessee)1994ko azaroaren 12a (54 urte)
Hobiratze lekuaEdgefield Missionary Baptist Church Cemetery (en) Itzuli
Tennessee
Heriotza modua: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaTennessee State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
100 metroko munduko errekorra1960ko irailaren 13a11,3
100 metroko munduko errekorra1961eko uztailaren 19a11,2
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua59 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1356385 IAAF: 14372878 Olympic.org: wilma-rudolph Find a Grave: 5532 Edit the value on Wikidata
Wilma Rudolph, 1961ean.

Biografia aldatu

Haurtzaro gogorra izan zuen. Familia pobre batean sortua zen, eta pobreziari eta beltza izateagatik jasan behar izan zuen diskriminazioari aurre egin behar izan zien. Horrez gainera, lau urterekin elbarri gelditu zen, eta ezin izan zuen zortzi urte arte berriro oinez ibili. Baina sendatu egin zen, eta Bigarren Hezkuntzako ikasle zenerako, saskibaloiko jokalari bikaina zen, bere bizkortasunagatik nabarmendu ohi zena.

Dena dela, atletismoan lortu zituen garaipenik handienak, hain zuzen ere 1960ko Olinpiar Jokoetan, Erroman. 200 m-ko munduko errekorrari esker parte hartu ahal izan zuen Olinpiar Joko haietan, eta urrezko hiru domina irabazi zituen (bera izan zen hori lortzen lehena); urrea lortu zuen 100 eta 200 m-ko lasterketetan eta 4 x 100 m erreleboetan, bere taldearekin.

1961ean, Stuttgarteko Munduko Txapelketan, 100 m-ko errekorra finkatu zuen. Urte hartan utzi zituen alde batera lehiaketak.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Wilma Rudolph | Biography, Olympics, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak aldatu