Sue Grafton

Ameriketako Estatu Bautetako idazlea

Sue Taylor Grafton (Louisville, Kentucky, 1940ko apirilaren 24Santa Barbara, Kalifornia, 2017ko abenduaren 28a) AEBko eleberri poliziakoen idazlea izan zen. Ezaguna egin zen "Krimenaren abezedario" eleberri bildumari esker.

Sue Grafton

(2009)
Bizitza
JaiotzaLouisville1940ko apirilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLouisville
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)2017ko abenduaren 28a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Familia
AitaCornelius Warren Grafton
AmaVivian Boisseau Grafton
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Louisville (en) Itzuli
Western Kentucky University (en) Itzuli
Atherton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, eleberrigilea, autorea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDashiell Hammet eta Ross Macdonald
Genero artistikoaNobela poliziakoa

suegrafton.com
IMDB: nm0333859 Allmovie: p217324
Facebook: SueGrafton Discogs: 2370068 Find a Grave: 186201791 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

C. W. Grafton eleberrigilearen alaba, Grafton Louisvilleko Unibertsitatean graduatu zen, Ingelesezko literaturaz. Detektibeen eleberri klasikoetatik kanpo, telebistarako eta zinemarako ere idatzi zuen. Lan batzuk bere senarrarekin, Steven Humphrey-rekin batera, idatzi zituen. 2004an, bere obraren kalitateari esker, Graftonek Ross Macdonald Sari Literarioa lortu zuen.

Obra aldatu

Lehen eleberriak aldatu

  • Keziah Dane (1967)
  • The Lolly Madonna War (1969)

Krimenaren alfabeto. Kinsey Millhone saila aldatu

Bere obra ezagunena, misteriozko eleberri sail kronologikoa da. Eleberri bakoitzak abezedarioko letra baten izena du eta horrekin lotutako letra horrekin hasten den hitz bat. Gertaerak asmatutako hiri batean gertatzen dira, Santa Teresa; oinarrian Kaliforniako Santa Barbara. Grafton hiri horretan bizi izan zen eta Santa Teresa izena erabiltzearen azalpena Ross Macdonald-i eskainitako omenaldia dago, berak ere bere eleberrietan Santa Barbarari Santa Teres deitu baitzion.

Eleberrien protagonista emakume bat da, Kinsey Millhone, eta berea da kontakizunaren ikuspuntua. Lehenengo eleberria, "A" is for Alibi, 1982an idatzi zuen eta nobelaren denbora hori da baita ere. Saila aurrera joan ahala, ordea, denbora moteldu egin da. Esaterako "Q" is for Quarry 1987an kokatzen da nahiz eta 2002an idatzia izan.

Bildumaren liburu gehienak frantsesez eta gaztelaniaz irakur daitezke; euskaraz ez.

Zk. Urtea Jatorrizko izenburua
1. 1982 A is for Alibi
2. 1985 B is for Burglar
3. 1986 C is for Corpse
4. 1987 D is for Deadbeat
5. 1988 E is for Evidence
6. 1989 F is for Fugitive
7. 1990 G is for Gumshoe
8. 1991 H is for Homicide
9. 1992 I is for Innocent
10. 1993 J is for Judgment
11. 1994 K is for Killer
12. 1995 L is for Lawless
13. 1996 M is for Malice
14. 1998 N is for Noose
15. 1999 O is for Outlaw
16. 2001 P is for Peril
17. 2002 Q is for Quarry
18. 2004 R is for Ricochet
19. 2005 S is for Silence
20. 2007 T is for Trespass
21. 2009 U is for Undertow
22. 2011 V is for Vengeance
23. 2013 W is for Wasted
24. 2015 X
24. 2017 Y is for Yesterday
25. 2019 Z is for Zero

Beste lanak aldatu

  • Kinsey and Me, 1992. Kinsey Millhone-ri buruzko narrazioak eta batzuk haren gaztaroari eta bere amari buruzkoak.
  • The Lying Game (2003), Kinsey Millhoneri buruzko narrazio laburra, Lands' End katalogoaren 40.urtemugan plazaratuta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu