Louis Ligetx

Zuberoako kantu sortzailea

Louis Ligetx[1] edo Ligueix frantses grafian (Larraine 1901eko abenduaren 3a - Zihiga 1940) koblakari eta idazle zuberotarra zen.[2]

Louis Ligetx
Bizitza
JaiotzaLarraine1901eko abenduaren 3a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaZihiga, 1940 (38/39 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia aldatu

Larraine Ligetxen jaioa (deitura ere eskaini zion etxea), Zihiga Baratzabalera ezkondu zen. Lanbidez laboraria zen.

Zihigako etxe horretan hil zen gaztea zela, bular-erraietako tuberkulosiak jota.

Lanak aldatu

Idatziz gutxi utzi du, bertso, kopla eta kantore bakan batzuk; dozena bat aipatzen du Davantek eta Beñat Mardo XVIII. mendekoarekin konparatu. Zoritxarrez gazterik hil zen.

  • Aurretik ezagutzen zirenez gain, beste batzuk Allande Sokarros kazetariak topatu zituen gutunazal batean, Etxebarre bere herriko kontseilari atera zenean; bertako Joseph Althabek, Arrabarko etxekoak eta Ligetxen arreba baten semeak hor utziak.
  • Beste bakan batzuk Gure Herria, Aitzina eta Eskualduna aldizkarietan agertu ziren.

Idatzita gorde direnez gain, ahoz bertsolari gisa omen zen bikaina eta Beñat Mardo XVIII. mendekoarekin batera Zuberoako bi koblakari nagusiak izan direla dio Davantek[3]. Etxahun-Iruriren irakaslea izan zen eta bera hiltzean Zuberoan bera baino ez zen geratu eremu horretan aritzen. Biak batera entzun zutenen arabera dudarik gabe Ligetx jotzen zuten irabazle.

Davanten bi liburuetan argitaratu diren bertso-sortak:

Aldizkarietan bildutako batzuk[5]:

Iturriak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Hala idazten du Davantek bere antologian; erreferentziazkoa eta berriagoa denez hauxe erabiltzea dateke egokiena, aldiz Txomin Peillenek Ligetxe ere erabili izan du (ikus "Kanpo loturak").
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Louis Ligueix (1901-1940) - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  3. Davantek azaltzen du Etxahun-Barkoxe bertsoak idazten maisua zela baina aho-mihizko oroitzapenik ez dugula; bestalde Etxahun-Iruri bi arloetan ondo ibili bai baina bat-batekoan baino kantuak idazten zela hobea.
  4. Izenburua Davantek ipinia.
  5. [ Euskomedian irakurria.]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu