Pelé
Edison Arantes do Nascimento (Três Corações, 1940ko urriaren 23a), batez ere Pelé[1] ezizenez ezaguna, brasildar futbolari ohia da, zaletu eta aditu askoren iritziz inoiz izan den handiena. Mendeko Atleta titulua jaso zuen 1981ean, L'Équipe kirol-egunkari frantziarrak emanik.[2]
Pelé | |||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||
1995eko urtarrilaren 1a - 1998ko abenduaren 31 ← Bernard Rajzman (en) ![]() ![]() | |||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Três Corações, 1940ko urriaren 23a (80 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Dondinho | ||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) |
Assíria Nascimento (en) ![]() Marcia Aoki (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak |
ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, politikaria, aktorea eta zinema aktorea | ||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea |
aurrelaria erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 11 | ||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 172 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Brasilia | ||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Wopty, O Rei, Pérola Negra eta Dico | ||||||||||||||||||||||||||||
IMDb | nm0671446 | ||||||||||||||||||||||||||||
baliorik ez | |||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Kirol ibilbideaAldatu
Futbolerako berezko bizkortasuna zuen: zelai gainean lasterra, bizia eta teknika trebekoa zen. Aurrelari aritzen zen maizenik, eta golak erraz sartzen zituen, bai urrundik eta bai gertutik. 1958ko Suediako Munduko Kopan (Jules Rimet lehiaketan) garaipena lortu zuen brasildar taldearekin aritu zen. 1962. eta 1970. urteetan jokatu ziren mundu lehiaketetan ere garaipena lortu zuen. Brasilen jokatu zuen Santos futbol taldean, harik eta 1974an futbola utzi zuen arte. 1975. urtean ordea, futbolera itzuli zen 1977. urtea arte, New Yorkeko Cosmos futbol taldearekin dirutza handiko kontratu bat sinatu baitzuen. Futbola utziz geroztik kirol munduari gertutik loturik jarraitu du aditu lanetan; zenbait liburu ere idatzi ditu eta hainbat filmetan ere izan da partaide.[3]
Futbol profesionalaren goleatzailerik onena da, 1.284 gol sartu baitzituen bere ibilbide osoan. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen, 8 gol erdietsiz (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko markarik handiena.
Brasilgo selekzioaAldatu
Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta taldeko historiaren goleatzailerik onena da 95 gol ekin, baita Munduko Txapelketetan Brasilekin inoizko onena (12 gol). 1958an bilakatu zen Munduko Txapelketa lortzen futbolaririk gazteen. Haren azkeneko partida 1971ko uztailaren 18an izan zen, Brasil-Jugoslavia zehazki.
Futbol klubakAldatu
Brasilgo Santos FC taldean jokatu zuen 1956tik 1974 arte. Ondoren, New York Cosmos talde estatubatuarrean aritu zen 1975etik 1977 arte.
TituluakAldatu
- Munduko Txapelketa: 1958/1962/1970.
- Kluben arteko Munduko Txapelketa: 1962/63.
- Ameriketako Askatzaileen Kopa ("Taça Libertadores da América"): 1962/63.
- Brasilgo Kopa: 1961/62/63/64/65 /66 /67 /68 /69 /70 / 71.
- Rio-São Paulo: 1959,1963,1964,1966 eta 1968.
- "Campeonato Paulista": 1958/60/61/62/64/65/67/68/69/73.
- Ipar-ameriketako Txapelketa: 1977 (NY Cosmos).
ZinemaAldatu
- Escape to Victory ("Ihesa Ala Garaipena", 1981)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_4584000/4584874.stm Cuando Pel� odia llamarse Pel�. ] 2006-01-05 Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
- ↑ «Pelé. Biografía de Pelé» web.archive.org 2010-08-08 Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
- ↑ «elmundo.es - Mundial 2006» www.elmundo.es Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala, pele10.com