Édouard Vuillard
Jean-Édouard Vuillard (Cuiseaux, Saona eta Loira, Frantzia, 1868ko azaroaren 12a - Baule, Frantzia, 1940ko ekainaren 21a) margolaria izan zen. Estilo intimistaren aitzindaria izan zen, Pierre Bonnardekin batera. Teknika ugari erabili zituen: pastela, olio-pintura, tenplea, eta abar. Hasieran kolore argi leunak erabili zituen, baina geroagokoetan kolore biziagoak ageri dira. Vuillarden konposizioari eta perspektibari Gauguinen eta japoniar irudien eragina nabari zaie. Izadi hilak, etxe barneko eszenak, erretratuak eta loreak irudikatu zituen.
Édouard Vuillard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Édouard Vuillard |
Jaiotza | Cuiseaux, 1868ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Baule-Escoublac, 1940ko ekainaren 21a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Batignolles Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Académie Julian (en) Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Léon Gérôme |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, argazkilaria, litografoa, grabatzailea eta ilustratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Herbehereetako Erresuma Espainia Londres eta Italiako Erresuma |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Comité national de l'estampe (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | postinpresionismoa Japonismoa Les Nabisa |
Genero artistikoa | erretratua izadi hila paisaia margolaritza |
Maillarten lantegian lan egin zuen, eta, geroago, Julian Akademiako eta Parisko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Akademiatik atera ondoren Les Nabis abangoardia-taldeko kide izan zen, maisu nagusietakoa, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin; hala ere, bere estilo intimista gorde zuen. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen duten eszenekiko zaletasuna; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, Parisko lorategiak panel apaingarrien sailean (1894; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).
1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden garai oparoena. Obra apaingarriak egin zituen batez ere, eta teknikari dagokionez Gauguinen jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera burgesen bizimoduari buruzko koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi hartako obra aipagarrienak hauek ditu: Autorretratu oktogonala (bilduma partikularra), Barnealdea (1887). Koadroez gainera litografiak ere egin zituen, zuri-beltzean zein koloretan.
1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak egin zituen, ordura artekoak baino sakontasun eta bolumen handiagokoak. Landetxeetarako apaingarrien enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan antzematen da joera hori, adibidez Parisko Comedie de Champs-Élysées antzokiko lanetan (1913), Chaillot jauregiko horma-irudietan (1937) eta abar. XIX. mende hasieran, bestalde, kutsu intimistako koadroak margotu zituen, baina ez zuten hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma eta bizitasunik.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Vuillard |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.