Alexander Obolensky

errusiar errugbi jokalaria

Alexander Sergeevitx Obolensky (errusieraz: Александр Сергеевич Оболенский; Petrograd, Errusiar Inperioa, 1916ko otsailaren 17a – RAF Martlesham Heath, Suffolk, 1940ko martxoaren 29a), izengoitiz Obo, errusiar jatorriko printzea eta errugbi jokalaria izan zen. Bigarren Mundu Gerran zendu zen, gidatzen zuen hegazkinak talka egitean.[1][2]

Alexander Obolensky

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1916ko otsailaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaRAF Martlesham Heath1940ko martxoaren 29a (24 urte)
Hobiratze lekuaSuffolk
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
HeziketaBrasenose College (en) Itzuli
Trent College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta hamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Ingalaterrako errugbi selekzioa1936ko urtarrilaren 4a-1936ko martxoaren 21a
4
6
Leicester Tigers1934-1939
Oxford University RFC (en) Itzuli-
Rosslyn Park F.C. (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Air Force
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 8908729 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Alexander Obolensky Petrograden jaio zen, 1916ko otsailaren 17an, Rurik dinastiako aristokrata-familia batean. 1917an, Errusiatik atera zen familiarekin batera, Iraultzatik ihesi, eta Londresen kokatu. Derbyshireko Trent College-n ikasi ostean, Politika, Filosofia eta Ekonomiako gradua lortu zuen Oxfordeko Unibertsitatean.[1]

Oxfordeko Unibertsitatean hasi zen hamabosteko errugbian aritzen. Zalua eta arina baitzen, berehala nabarmendu zen hegaleko postuan. 1934–1939 bitartean, Leicester Tigersen jokatu zuen.[1]

Britainiar hiritartasuna ez bazuen ere, 1936ko urtarrilaren 4an debuta egin zuen Ingalaterrako selekzioarekin, Twickenham Stadiumen, Zeelanda Berriaren aurka. Neurketa hori historiara igaro zen, Ingalaterrak aurreneko aldiz garaitu baitzituen All Blacksak (13-0). Obolenskyk bi entsegu gauzatu zituen eta, adituen ustez, horietako bat Arrosaren hamabostekoak inoiz egindako ederrenetako bat da.[2]

Urte hartako Home Nations Txapelketan, beste hiru partida jokatu zituen Ingalaterrarekin, Irlanda, Eskozia eta Galesen kontra. 1936an British and Irish Lionsek Argentinan egin zuten biran parte hartu zuen, eta Barbariansekin aritzeko ere hautatu zuten.[3]

1939an, Royal Air Forcen sartu zen, hegazkin-pilotu gisa. Entrenamendu-ariketa batean hil zen, 1940ko martxoaren 29an, Suffolkeko Martlesham Heath aerodromoan. Ohore guztiekin lurperatu zuten Ipswicheko gerra-hilerrian.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Contreras, Rodrigo. El príncipe ruso que huyó de la guerra y se convirtió en un icono del rugby y la sociedad inglesa. relevo.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  2. a b The Russian Prince & England's first win over New Zealand. englandrugby.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. a b McGowan, Phil. Remembering Prince Alexander Obolensky. worldrugbymuseum.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).

Kanpo estekak aldatu