Albert Demangeon (Cormeilles, Eure, 1872ko ekainaren 13a-Paris, 1940ko uztailaren 25a) frantziar geografo bat izan zen. Eskualdeetako geografia eta giza geografiaren ikerketetan egindako lan berritzaileengatik da ezaguna.

Albert Demangeon
Pariseko Letren Fakultateako katedradun

1925 -
Pariseko Letren Fakultateako senior lecturer (en) Itzuli

1911ko azaroaren 30a - 1925
Q111245226 Itzuli

1909 - 1909
Q91228631 Itzuli katedradun

1904 - 1911 - Antoine Vacher (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbert Jean Marie Eugène Demangeon
JaiotzaCormeilles1872ko ekainaren 13a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParisko 4. barrutia
HeriotzaParisko 4. barrutia eta Paris1940ko uztailaren 25a (68 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
AitaJean Baptiste Demangeon
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollège Sainte-Barbe (en) Itzuli
Pariseko Letren Fakultatea doctorate in France (en) Itzuli
École normale supérieure
(1892 -
Hezkuntza-mailaagregation of history and geography (en) Itzuli
doctorate in France (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Marguerite-Alice Lefèvre (en) Itzuli
Abel Briquet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgeografoa eta professeur des universités (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Lilleko Unibertsitatea
École normale supérieure de jeunes filles (en) Itzuli
École normale supérieure
Pariseko Letren Fakultatea
Parisko Unibertsitatea
KidetzaDépôt de la Guerre (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

1911tik aurrera Sorbonako unibertsitatean aritu zen geografiako atalean. 1925ean geografia ekonomikoaren katedra lortzen du eta hauxe izango da bere lanbidea eta bere plaza 1940rarte, bera hil arte.

Ekonomiaren Annales aldizkariaren partaide izan zen eta Paul Vidal de la Blache izan zuen ereduetako bat bere metodologiarako. Jean Gottmann eta Pierre Vilar bere ikasleak izan ziren.

Le déclin de l'Europe liburuxkan (1920) (euskaraz "Europaren gainbehera"), Europaren nagusitasunaren amaiera aurreikusi zuen.

Lucien Febvrerekin batera, Le Rhin. Problèmes d'histoire et d'économie (1935) idatzi zuen.

« Amaitu berri den Gerra Handiaren ondorioez pentsatzean (...), baten batek galde diezaioke bere buruari ea Europaren izarra itzaltzen ari den, eta ea gatazkak ez ote duen haren gainbehera iragartzen duen krisi handia sortu. Gerrak makina bat gizon sarraskitu ditu (...); ondasun materialak xahutu ditu (...); lan produktiboaren besoak eta izpirituak urteetan suntsiketa basatirantz desbideratu ditu; utzikeria horrengatik etsaien ezkutuko edo lokartutako grinak piztu ditu. Ez ote dio gerrak zorigaiztoko kolpea eman Europak munduan zuen nagusitasunari?

XIX. mendearen amaieran jada, agerian jarri zen Europatik kanpoko nazio batzuen bizitasuna eta boterea: alde batetik, Amerikako Estatu Batuak, Europako odol beraz elikatuak; bestetik, esate baterako, Japonia, beste eredu batzuetan oinarritua eta bere aholkulariak dituena. Herrialde iritsi berri horiek azkar garatu dira, eta alde berean, Europako ekoizpen-gaitasuna murriztu egin da. Horrek desoreka handia sortu du haien eta gure aretan. Gerraren ondorioz, ez al da nagusitasun -eta espantsio- krisia sortu guretzat?

»
Alber Demangeon, Europaren gainbehera, 1920