Compiègneko Armistizioa
Compiègneko Armistizioa Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Fronteari amaiera eman zion menia izan zen. Entente Hirukoitzaren eta Alemaniar Inperioaren artean sinatu zen, 1918ko azaroaren 11an, goizeko 5:20an; hala ere, goizeko 11:00k arte ez zen indarrean sartu. Hori dela eta, 1918ko azaroaren 11ko armistizioa izena ere ematen zaio.


Alemaniari ezarritako baldintza gogorrek (beranduago Versaillesko Itunean berretsiak) gatazkak piztu zituen herritarren artean, eta 1920ko hamarkadatik aurrera mugimendu nazionalisten aurrerapenari lagundu zien; baita Hitlerrek boterea lortzeko ere.
Pertsonai garrantzitsuakAldatu
Entente hirukoitzaren sinatzaile guztiek militarrak ziren:
- Ferdinand Foch frantziar mariskala, aliatuen komandante gorena.
- Maxime Weygand jenerala, Foch-en Estatu Nagusiaren agintaria (1940ko armistizioan komandante gorena).
- Lehenengo Itsasoko lord-a, Rosslyn Wemyss almirantea, britainiar ordezkaria.
- George Hope, kontralmirantea, britaniar itsas armadaren ofiziala.
- Jack Marriott kapitaina, britaniar itsas armadaren ofiziala.
Alemaniar Inperioaren izenean:
- Matthias Erzberger, politikari zibil bat.
- Alfred von Oberndorff kondea, Kanpo Harremaneko ministerioaren ordezkaria.
- Detlof von Winterfeldt, armadaren jeneral handia.
- Armadako Ernst Vanselow kapitaina.
Weygand jenerala ez da agertzen armistizioaren frantziar kopian
BaldintzakAldatu
Armistizioaren termino nagusiak hauek dira: [1]
- Dokumentua sinatu eta sei ordu pasa eta gero bake totala egotea frontean.
- Alemaniar armada Frantziatik, Belgikatik, Luxenburgotik eta Alsazia-Lorrenatik berehalako alde egitea .
- Rhin ibaiaren mendebaldeko lurraldearen hogeita hamar kilometrora ibaiaren ezkerreko ertzaren ekialdeko demilitarizazioa, Mainz, Koblenz eta Köln hiriez gain, aliatuek eta AEBetako tropek okupatuko zituztenak.
- Alemaniak Ekialdeko Frontean okupatutako lur guztietatik alde egitea.
- Brest-Litovskeko itunaren (Errusia) eta Bucarestko itunaren (Errumania) gaitzespena.
- Alemaniako itsas armadaren errendizioa.
- Material guzti hau aliatuei ematea: 5.000 kanioi, 25.000 ametrailadora, 3.000 mortero, 1700 hegazkin, 5.000 lokomotora eta 150.000 tren bagoi.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Rudin, Armistice, 1918 (1967) 426-7 orr.
Kanpo estekakAldatu
- Armistizioa ingelesez, frantsesez eta nederlanderaz .
- Europako mapa Armistizioaren Egunean omniatlas.com-en