Raymond Smith Dugan
Raymond Smith Dugan (1878ko maiatzak 30-1940ko abuztuak 31), 1899an, AEBetako Massachusetts estatuko Amherste Collegen diplomatutako astronomo estatubatuar bat izan zen.
Raymond Smith Dugan | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Montague eta Franklin konderria, 1878ko maiatzaren 30a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Bryn Mawr, 1940ko abuztuaren 31 (62 urte) | ||
Familia | |||
Ama | Evelyn Smith Dugan | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Amherst College (en) Heidelbergeko Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Max Wolf | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Aurkitutako asteroideak: 16 | |
---|---|
497 Iva | 1902ko azaroak 4 |
503 Evelyn | 1903ko urtarrilak 19 |
506 Marion | 1903ko otsailak 17 |
507 Laodica | 1903ko otsailak 19 |
508 Princetonia | 1903ko apirilak 20 |
510 Mabella | 1903ko maiatzak 20 |
511 Davida | 1903ko maiatzak 30 |
516 Amherstia | 1903ko irailak 20 |
517 Edith | 1903ko irailak 22 |
518 Halawe | 1903ko urriak 20 |
519 Sylvania | 1903ko urriak 20 |
521 Brixia | 1904ko urtarrilak 10 |
523 Ada | 1904ko urtarrilak 27 |
533 Sara | 1904ko apirilak 19 |
534 Nassovia | 1904ko apirilak 19 |
535 Montague | 1904ko maiatzak 7 |
Bere lizentzia, Amherst Collegen lortu zuen 1902an, eta, ondoren, bere doktoretza tesia 1905ean egin zuen Heidelbergeko unibertsitateko Heidelberg-Königstuhl Estatu Behatokian.
Garai horretan, Heidelbergeko behatokia, Max Wolfek zuzendutako asteroide ikerketa zentru garrantzitsu bat zen, eta, Raymondek, han egon zen garaian, 16 asteroide aurkitu zituen, horien artean, 511 Davida nabarmentzen delarik.
Princetongo Unibertsitatean, irakaslea (1905-1908), maisu laguntzailea (1908-1920), eta, azkenik, maisua (1920tik aurrera) izan zen. Anette Rumfordekin ezkondu zen 1909an.
1927an, Henry Norris Russellekin eta John Quincy Stewartekin, bi liburutan banatutako eragin handiko lan bat idatzi zuen, "Astronomia: Youngen astronomia gidaliburuaren berrikuspen bat" izenburua zuena, ia bi hamarkada osoz, erreferentziazko astronomia lana bihurtu zena. Esan bezala, bi liburutan banatua dago: "Eguzki Sistema" izenekoa lehena eta "Astrofisika eta astronomia estelarra" bigarrena.
2772 Dugan asteroidea, bere omenez deitua izan zen.