Vsevolod Meyerhold
Vsevolod Emilievitx Meyerhold, Karl Kasimir Theodor Meierhold jaioa (errusieraz: Всеволод Эмильевич Мейерхольд; Penza oblasta, Errusiar Inperioa, 1874ko otsailaren 9agreg./urtarrilaren 28a jul. - Mosku, 1940ko otsailaren 2a) errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Moskuko Unibertsitatean, ikasketak amaitu ez zituen arren. Biolinista izan edo antzerkia ikasi zalantzan egon ondoren, Moskuko Antzerki Eskola Filarmonikoan izena eman zuen. 21 urterekin luteranismotik kristautasun ortodoxora bihurtu zen Vsevolod izenarekin. 1902ra arte, Moskuko Arte Antzokiko antzezlea izan zen, eta ordutik aurrera antzerki esperimentalean eta sinbolismoan aritu zen antzerkian. 1907-1917 hamarkadan antzerki esperimentalarekin jarraitu zuen San Petersburgoko antzoki inperialetan. 1917an Urriko iraultza babestu zuen lehen artistetako bat izan zen eta 1918an boltxebikeen alderdiarekin bat egin zuen. Olga Kamenevaren laguntzarekin, antzokiak nazionalizatu eta boltxebikeen kontrolpean jarri zituen. 1920tik 1938ra bere antzokia zuzendu zuen, Meyerhold Antzokia. Purga Handian atxilotu eta torturatu zuten eta 1940ko otsailean exekutatu zuten.
Iruditegia
aldatu-
Vsevolod Meyerholden erretratua, Boris Grigoriev eskutik, 1916
-
Meyerholden erretratua, Aleksandr Golovin eskutik
-
Vsevolod Meyerhold eta Zinaida Meyerhold-Reich Leningrad (St Petersburg) 1925
-
Meyerhold atxilotuta