Ireki menu nagusia

Teolinda Gersão (Coimbra, 1940ko urtarrilaren 30a) portugaldar eleberrigilea da. Portugalgo gaur egungo eleberrigintzako idazle handienetakoa da. Bere obretako gai nagusia gizonen eta emakumeen arteko harremanak dira, bataren eta bestearen errealitateen eta gogoen arteko desberdintasuna. Gersãok emakumea hartzen du feminismoak proposatzen duen ohiko ereduekiko haustura ekartzeko tresnatzat, eta emakumea aurkezten du existentzia sentsual eta afektiboaren iturri gisa. Hauek dira bere idazlan nagusiak:

  • O Silêncio (1981, Isiltasuna)
  • Paisagem com Mulher e Mar ao Fundo (1982, Paisaiea emakumearekin eta itsasoa hondoan)
  • O Cavalo de Sol (1989, Eguzkizko zaldia)
  • A Casa da Cabeça de Cavalo (1995, Cabeça de Cavaloko etxea) eta
  • A árvore das Palavras (1997, Hitzen zuhaitza)
Teolinda Gersão
Bizitza
Jaiotza Coimbra1940ko urtarrilaren 30a (79 urte)
Herrialdea  Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Enplegatzailea(k) New University of Lisbon Itzuli
teolindagersao.com/

Saiakerak, artikuluak eta Os guarda-chuvas cintilantes (1984, Aterki distiratsuak) izeneko iritzi liburua ere idatzi ditu, besteak beste.

ErreferentziakAldatu