1144an Alfontso Jordan Tolosako kondeak Montauban sortu zuen. Hiria historiako lehen bastida izango da. 1530eko hamarkadatik aurrera, Montaubango biztanleria protestantismora bihurtu zen, Erlijio Gerren hasieran erabat higanota izatera iristeko. 1556an, Henrike II.aren heriotzaren aldeko meza ez zen burutu zortzi hilabete igaro arte. 1561eko urtarrilean, kultu protestantea publikoa zen; abuztuan, monje katolikoei ez zitzaien otoitz egiten uzten. Gotzaina kanporatua da eta hiriko kontsulak protestanteak ziren.
1598an, Henrike IV.ak, Nantesko Ediktuaren bidez, Frantziako protestanteei erlijio eskubideak eman ondoren, azken hauei hirurogei hiri inguru ematen zizkien. Montauban, Ediktuaren bidez loturiko hiri garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, Nîmes eta Arroxelarekin batera.