Carlos Slim
Carlos Slim Helú (Mexiko Hiria, 1940ko urtarrilaren 28a) mexikar enpresaburu eta ingeniaria da. Gaztetatik negozioen erosketan inbertitzen hasi zen, eta horiek aurrera egiten zuten, baita ondasun higiezinen salerosketan ere. Gero, bere jarduera hainbat sektoretan dibertsifikatu egin zuen.
Carlos Slim | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Slim Helú |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1940ko urtarrilaren 28a (84 urte) |
Herrialdea | Mexiko Libano |
Bizilekua | Mexiko Hiria |
Familia | |
Aita | Julián Slim Haddad |
Ama | Linda Helú Atta |
Ezkontidea(k) | Soumaya Domit Gemayel (en) (1967 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa 1961) Zientziatan graduatua : Herri-lan ingeniaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Handikia, filantropoa, inbertitzailea, zuzendari exekutiboa, informatikaria, ingeniari zibila eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Telmex (en) América Móvil (en) Grupo Carso (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza katoliko maronita |
carlosslim.com |
Biografia
aldatuMexiko Hirian jaioa, bere aita Julián Slim Haddad Libanotik Mexikora joandako migratzailea zen. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan Ingenieritza zibileko ikasketak burutu zituen. Aldi berean, aljebra eta programazio irakaslea zen. Gaztetatik inbertsoaren munduan sartu zen, hamabi urte zituela Mexikoko Banku Nazionalean akzioak zituen eta hogeita bost urte zituela Carso Taldearen oinarriak jarri zituen, hainbat enpresa erosita Inbursa Inbertsio Taldea sortu zuen.[1]
1966an Soumaya Domitekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten batera, Carlos eta Soumayaren izenen arteko joku bat da Carso Taldearen izena. Soumaya hil zenean museo bat eraiki zion Slimek.[2]
Bere aberastazuna 80. hamarkadan sortu zuen batez ere, Mexiko krisian zegoelatik. Espainian, Esther Koplowitz-ekin batera FCC sortu zuen, zeinak bestelako obren artean 1992ko Madril-Sevilla Abiadura Handiko Trena eraiki zuen. 1997an, Apple-en %3a erosi zuen, Steve Jobs zuzendaritzara bueltatuko zela jakinari baino hiru egun lehenago.[2]
2008an RAND Korporazioaren zuzendaritza batzordearen kide izendatu zuten, politikan eta merkataritzan aholkulari aritzen den enpresa estatubatuarra. Ondoren, 2010ean, Telekomunikazioen Batasun Internazionala (gazteleraz, UIT) eta UNESCO Garapenerako Banda Zabalaren Komisoaren sorkuntza aurkeztu zuten, eta Slim lehendakari ordea izango zela adierazi zuten. 2021ean Metrovacesaren %3,046-a erosi zuen, 2015etik Realiaren agintaritza du ere.[3]
Forbesen Billonaires 2022 zerrendan agertzen diren munduko enpresarien artean agertzen da Elon Musk, Chang Peng Zhao, Gautam Adani, Rodolfo Saadé, Michael Bloomberg, Steve Ballmer, Warren Buffett, Larry Page eta Sergey Brin-ekin batera. Slim, 81 mila 200 millioi dolarrekin Mexikoko pertsona aberatsena izanik eta munduko enpresarien artean 13.en aberatsena. Andrés Manuel López Obrador, Mexikoko lehendakariak behin baino gehiagotan publikoki goraipatu du enpresaria.[4] [5]
Egun, hainbat fundazioaren lehendakaria da, besteak beste, Telmex Fundazioaren Lehendakaria eta Carlos Slim Fundazioaren Lehendakaria.[1]
Ikusi ere
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Carlos Slim, el empresario que comenzó su imperio debajo de unas escaleras | Fundación UNAM. (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2022-03-24). «Carlos Slim, el magnate mexicano que quiere convertirse en rey del ladrillo español» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aparicio, Roro. (2020-02-06). «Hombre del día: Carlos Slim, presidente del consejo de Fundación Carlos Slim y Fundación Telmex» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) de 2022, 5 de Julio. «Cuál fue el primer gran negocio que tuvo Carlos Slim, la persona más rica de México» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Staff, Forbes. (2022-04-05). «Slim y los más grandes ganadores en la lista Forbes Billionaires 2022» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).