Joseph John Thomson

fisikari britainiarra

Sir Joseph John Thomson edo J.J. Thomson (Cheetham Hill, Manchester, 1856ko abenduaren 18a - Geneva, 1940ko abuztuaren 30a), kimikari ingelesa izan zen, elektroia aurkitzeagatik eta eredu atomiko bat planteatzeagatik ezagutzen dena.

Joseph John Thomson

42. President of the Royal Geographical Society (en) Itzuli

1915 - 1920
William Crookes - Charles Scott Sherrington
Royal Societyko presidentea

1915 - 1920
William Crookes - Charles Scott Sherrington
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph John Thomson.
JaiotzaCheetham (Manchester) eta Manchester1856ko abenduaren 18a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge1940ko abuztuaren 30a (83 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaJoseph James Thomson
AmaEmma Swindells
Ezkontidea(k)Rose Thomson (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Victoria University of Manchester (en) Itzuli
Trinity College
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohn William Strutt
Doktorego ikaslea(k)Ernest Rutherford
Theodore Lyman
John Sealy Townsend
Władysław Natanson (en) Itzuli
Paul Langevin
Owen Willans Richardson
Niels Bohr
Francis William Aston
Edward Victor Appleton
William Lawrence Bragg
Geoffrey Ingram Taylor
Arthur Llewelyn Hughes (en) Itzuli
Harold A. Wilson (en) Itzuli
Robert William Ditchburn (en) Itzuli
Hugh Longbourne Callendar (en) Itzuli
Ernest B. Ludlam (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)John William Strutt
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
International Scientific Esperanto Association (en) Itzuli
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Musicbrainz: 2161d956-1acd-4951-b799-e8a4a54c04cb Find a Grave: 14667060 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Eskoziarren ondorengoa bazen ere, hortik bere abizenaren idazkera eskoziarra, Manchesterren jaio zen 1856an. Ikasketak 1870an Manchesterko Owens Collegen hasi zituen eta berehala erakutsi zuen ikasketetarako talentu handia. Aitak Sharp-Stewart & Co. lokomotora lantegian sartu nahi zuen baina aita hiltzerakoan planak aldatu eta 1876an Cambridgeko Trinity Collegen sartu zen. Berehala jaso zituen lehenengo sariak eta 1884an fisika irakasle bihurtu zen. Bere ikasleetako bat Ernest Rutherford izan zen.

Rose Elisabeth Pagetekin ezkondu zen 1890an eta seme bat eta alaba bat izan zituen. Berak bezala George Paget Thomson semeak ere Fisikako Nobel Saria irabaziko zuen. J.J. Thomsonek 1906an jaso zuen berea eta 1908an "Sir" izendatu zuten. 1918an Cambridgeko Trinity Collegeko buru bihurtu zen. 1940an hil zen eta Westminster abadian lurperatua dago Isaac Newtonen ondoan.

Lorpen zientifikoak

aldatu
  • 1897: Izpi katodikoen hodia erabiltzen hasi zen eta hirugarren saiakeran elektroia aurkitu zuen, berak "korpuskulo" deitu bazuen ere. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen batez ere atomoa zatiezina ez zela frogatu zuelako.
  • 1904: Thomsonen eredu atomikoa plazaratu zuen.
  • 1906: Hidrogenoak elektroi bakarra duela frogatu zuen. Urte berean Fisikako Nobel Saria irabazi zuen.
  • 1911: Neonaren bi isotopo aurkitu zituen, Ne-20 eta Ne-22.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu