Ireki menu nagusia

José María Arrate Llosa (Bilbo, 1940ko irailaren 16a) Athletic Clubeko presidentea izan zen 1994ko ekainaren 8tik 2001eko ekainaren 1era arte.

José María Arrate
José María Arrate en agosto de 2009.jpg
lehendakari

1994-06-08 - 2001-06-01
Bizitza
Jaiotza Bilbo1940ko irailaren  16a (79 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua
Jasotako sariak

Ardogintzan eta eraikuntzan enpresaria, Beti Duñabeitia presidentea zela, Athleticeko zuzendaritza-batzordean sartu zen. Pedro Aurtenetxeren agintaldian, presidenteordea izan zen.

1990ean hauteskundetara aurkeztu eta José Julián Lertxundik menderatua izan zen. 1994an, berriz, Arratek 8.089 boto (bazkideen %46a) lortu eta hauteskundeak irabazi zituen.[1]

Bere agindupean, klubak hainbat fitxaketa egin zituen (Bittor Alkiza, Jon Andoni Goikoetxea, Joseba Etxeberria, Bixente Lizarazu, Mikel Lasa, Ismael Urzaiz, Rafael Alkorta edo Roberto Ríos) eta 1997an UEFA Koparako sailkapena lortu zuen. Horri esker, urte hartan berriro hauteskundeak irabazi zituen.

Bigarren agintaldian fitxaketak egiteari ere ekin zion (Andoni Imaz, Pablo Orbaiz, Tiko edo Santi Ezquerro) baina ez zuen hainbeste kirol emaitza on lortu.

2001ean ez zen hauteskundetara aurkeztu[2] eta Javier Uriak ordezkatua izan zen. Politikoki beti EAJrekin lotura estua izan du, alderdi honen hainbat ekitaldi sostengatuz.[3]

ErreferentziakAldatu