Lluís Companys i Jover (Tornabous, Lleida, 1882ko ekainaren 21a - Montjuïceko gaztelua, Bartzelona, 1940ko urriaren 15a) kataluniar politikari eta abokatu izan zen, ideologikoki kataluniar abertzalea, Esquerra Republicana de Catalunyako buruzagia eta Kataluniako Generatitateko presidentea 1934tik eta Espainiako Gerra Zibilan zehar. Guda ostean erbesteratua, Gestapok, Alemania naziaren isileko poliziak atxilotuta eta Francisco Francoren gobernuari entregatuta, Bartzelonan fusilatu zuten.

Lluís Companys

(1932)

4. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

1936ko maiatzaren 11 - 1940ko urriaren 15a
Carles Pi i Sunyer (en) Itzuli - Heribert Barrera

123. Kataluniako Generalitateko presidentea

1936ko martxoaren 4a - 1940ko urriaren 15a
← baliorik ez - Josep Irla

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 28a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Bartzelona hiria
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

123. Kataluniako Generalitateko presidentea

1933ko abenduaren 31 - 1934ko urriaren 7a
Francesc Macià - baliorik ez →

2. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

1933ko abenduaren 25a - 1934ko urriaren 6a
Francesc Macià - Carles Pi i Sunyer (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 22a - 1934ko abenduaren 21a
Barrutia: Bartzelona hiria
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Itsasarmadako ministroa

1933ko ekainaren 12a - 1933ko irailaren 12a
José Giral - Vicente Iranzo (en) Itzuli

1. Kataluniako Parlamentuko presidentea

1932ko abenduaren 13a - 1933ko ekainaren 12a
← baliorik ez - Joan Casanovas (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bartzelona (probintzia)
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Bartzelonako gobernadore zibila

1931ko apirila - 1931ko ekaina
José Márquez Caballero (en) Itzuli - Carlos Esplá Rizo (en) Itzuli

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1930eko otsailaren 26a - 1931

Gorteetako diputatua

1921eko otsailaren 22a - 1923ko irailaren 15a
Francesc Layret
Barrutia: Sabadell

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1918ko urtarrila - 1921eko irailaren 15a

Kataluniako Parlamentuko biltzarkidea

Bizitza
JaiotzaEl Tarròs (en) Itzuli1882ko ekainaren 21a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMontjuïceko gaztelua1940ko urriaren 15a (58 urte)
Hobiratze lekuaFossar de la Pedrera (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaJosep Companys i Fontanet
AmaMaria Lluïsa de Jover
Ezkontidea(k)Mercè Micó i Busquets (en) Itzuli  (1910eko urriaren 16a -  1936)
Carme Ballester i Llasat  (1936 -  1940)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea gradu : zuzenbide
Liceu Poliglot
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta sindikalista
Lantokia(k)Madril eta Bartzelona
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Batasun Errepublikanoa
Joventut Republicana de Lleida (en) Itzuli
Catalan Republican Party (en) Itzuli
Republican Nationalist Federal Union (en) Itzuli

Find a Grave: 10637870 Edit the value on Wikidata

Gaztaroa aldatu

Josep Companys eta Maria Lluïsa de Jover nekazarien semea, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna, Companysek gaztetatik Kataluniako bizitza politikoan esku hartu zuen. 1906an, militarrek Cu-Cut! eta La Veu de Catalunya kataluniar abertzale aldizkarien idaztokiak erre zituzten eta Ley de Jurisdicciones deritzona onartu zen eta, Solidaritat Catalana egitasmo berrian esku hartu zuen. Gero, Unió Federal Nacionalista Republicanaren kide egin zen, haren gazte-taldeko lehendakaria izanik. Hori zela-eta, hamabost aldiz atxilotu zuten, 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa eta gero poliziako txostenek "gizabanako arriskutsutzat" jo zuten .

Francesc Layretekin batera, Companys Partit Republicà Català ezkertiar aldearen ordezkaria zen eta 1917an Bartzelonako zinegotzia hautatu zuten. 1920ko urrian, Salvador Seguí, "El Noi del Sucre", Martí Barrera, Josep Viadiu eta beste hainbat sindikalistarekin batera atxilotu zuten eta Maóngo Castell de la Molara erbesteratu zuten, Layret hil zutenean.

Nahiz eta erbesteratua izan, 1920ko abenduaren hauteskundeetan Companys, Layret hilaren ordez, Sabadellgo diputatu hautatu zuten. Horrexegatik, immunitate diplomatikoa lortu zuen eta espetxetik atera zuten.

1922an Unió de Rabassaires i Altres Conreadors del Camp de Catalunya sortu zuen, eta abokatu eta La Terra aldizkariaren zuzendari gisa lan egin zuen Primo de Rivera diktadura-garaian. Berriro atxilotu zuten, eta ezin zuen Esquerra Republicana de Catalunya sortu zuen 1931ko 12 eta 19en arteko ezkertiar bileran parte hartu, baina Partit Republicà Catalàren izenez zuzendaritzaren kide hautatu zuten. Lana eta sindikalismoaren munduan bere loturen esker, Companysek Kataluniako ezkertiar jendearen artean Esquerrari ospea eman zion, artean behe-burges aurrerakoi alderdi txikitzat jotzen zuten-eta.

Bigarren Errepublika aldatu

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan Bartzelonako udalerako zinegotzia hautatu zuten Esquerra Republicana de Catalunyaren izenean. Apirilaren 14ko eguerdian, Amadeu Aragay, Lluhí i Vallesà eta besteen artean Udaleko balkoira igo eta Katalunian Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen, Antonio Martínez Domingo alkatea kargutik kenduta.

1931ko apirilaren 16an Bartzelonako gobernadore zibil izendatu zuten, maiatzean Carles Esplàk ordezkatu zuen arte.

1931ko ekainaren 28an, Espainiako hauteskunde orokorrak zirela eta, Bartzelonako diputatu hautatu zuten. Espainiako Gorteetan Esquerrako talde parlamentariaren buruzagia zen. Haren zeregin nagusiak Kataluniako Autonomia Estatutuaren onartzea, Estatut de Núria izenekoa, nekazaritza erreforma eta emakumeen boto izan ziren.

1932ko urriaren 20an, Kataluniako Parlamentuaren hauteskundeak zirela eta, Sabadellgo diputatu hautatu zuten. Gero, abenduaren 19an, Kataluniako Parlamentuko lehen presidente izendatu zuten.

1933ko urtearen erdialdera arte, Companysek Gorte espainoletan diputatu eta Kataluniako Parlamentuaren lehendakariaren zereginak aldi berean egin zituen, Kataluniako parlamentuko lehendakaritza utzi zuenean Bigarren Errepublikaren Gobernuaren parte hartzeko. Gainera, ekain eta urriaren artean, Marina Ministroa izan zen.

Era berean, gaztetan hasitako kazetaritzari ekin zion: 1931ko urritik 1934ko urtarrilera arte La Humanitat, ERC-ko aldizkaria, zuzendu zuen.

Francesc Macià hil eta gero, 1934ko urtarrilaren 1ean Kataluniako Generalitatearen Presidente izendatu zuten. 1934 urtean Laborantza Kontratuen Lege eztabaidatua sustatu zuen, jabe handi eta Gobernu espainolaren kontra.

Confederación Española de Derechas Autónomas (CEDA)-k gobernua osatu eta udazkeneko 1934ko Iraultzaren ondoren, Generalitateko balkoitik 1934ko urriaren 6an ''Estat Català'' Espainiako Errepublika federalaren barruan aldarrikatu zuen.

Greba, UGT eta CNT-ek zuzenduta, Asturiasen matxinada armatua bihurtu eta gudarosteak menderatu zuen. Gudarosteak Katalunian ere eskua hartu zuen, laugarren dibisio organikoaren bitartez, Domingo Batet jeneralak aginduta. Companys Gobernu osoarekin batera atxilotu zuten, eta Bartzelonako portuan zegoen Uruguay itsasontzian espetxeratu zuten. Kataluniako Autonomia Estatutua etena, Madrila eraman zuten. Hantxe, ekainaren 6an, Konstituzio Bermearen Tribunalak, hamar boto alde eta zortzi kontra, matxinada karguagatik zigortu zuen hogeita hamar urte espetxe-zigorra eta behin betiko ezgaikuntza. Hori zela-eta, El Puerto de Santa María (Cadiz) espetxera eraman zuten.

Guda Zibila aldatu

 
Euzko Jaurlaritzako Agirre Lehendakaria eta Kataluniako Generalitateko Companys lehendakaria. Bartzelona. Egilea: Jesus Elosegi Irazusta. Data: 1938ko urriaren 16a.

1936an Herri Frontearen garaipenaren ondoren askatuta, Estatu-kolpe bat gertatuko balitz ere Frederic Escofet kapitaina hautatu zuen Katalunian Herri Ordenako Komisario orokorra.

Uztailaren 18ko kolpearen porrota Bartzelonan zela eta, Companysek Bartzelonako portutik atzerritar itsasontzietan beren seguritatea ezin baitzuen bermatu, errepublikako erregimenaren begikoa ez izateagatik, bost mila pertsona joaten uztea erabaki zuen.

Guda osoan zehar, Kataluniako Gobernuaren burua izan zen, alderdi eta sindikatu guztien arteko batasuna mantentzea saiatzen. Hala ere, hau oso zaia zen komunista eta sozialista Partit Socialista Unificat de Catalunyan elkartuak eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko anarkisten arteko tentsioa zela eta, azken horiek POUMeko troskistekin batera.

1937ko urria eta gero, Juan Negrínen gobernua errepublikanoarekin liskar ugari izan zituen, azkena Bartzelonan zegoenean, eta 1938ko apirilaren ostean, Lleida galdu zenean, oso eskutitz latza idatzi zion Espainiako Gobernuko Presidenteari, jasaten ari zen bidegabekeriez eta Gobernu kataluniarren marjinazioaz arranguratuta.

Erbestealdia aldatu

 
Companys hiltzeko epaia

Francoren gudarosteak Katalunia okupatu ondoren, 1939ko otsailaren 5ean Perpinyàra (Frantzia) erbesteratu zen, handik Parisa joan zen Generalitateko Erbesteko Ordezkaritzan (Consell Nacional de Catalunya) lan egitera. Handik Le Baule-les-Pinsera (Pirinio Atlantikoak) aldatu zen. Frantzian geratu zen, arriskutsua izan arren, bere semearekin, Lluís Companys i Micó (1911-1956), buru-gaixotasun larria pairatzen zuena, harremana ez galtzeko. Semearen ama lehendabiziko emazte Mercè Micó zen. Companysek Mercè dibortziatu zuen Carme Ballester, bigarren eta azken emaztearekin ezkontzeko.

Hantxe, 1940ko abuztuaren 13an, Gestapoko alemaniar agenteek atxilotu zuten eta abuztuaren 29an estraditatu zuten Irungo mugan. Epai berezi batek auzi-ihesean Espainiako Erantzukizun Politikoaren Legepean epaitu zuten eta, egunbeteko Guda Kontseilua nahikoa izan zuten zigorra ezartzeko. 1940ko urriaren 15ean fusilatu zuten Montjuïceko gazteluko Santa Eulàlia lubanarroan. Begietan loturarik nahi ez, eta Assassineu un home honrat. Per Catalunya! (euskaraz: «Gizon zintzo bat hiltzen ari zarete. Kataluniagatik!») oihukatzen hil zen.

Geroaldia aldatu

Bartzelonan Montjuiceko Olinpiar Estadioak haren izena du: bertan 1992ko Olinpiar Jokoetako atletismo-probak egin ziren, eta egun Real Club Deportivo Espanyol de Barcelonak partidu ofizialak bertan jokatzan ditu.

Haren hilketaren 67. urteurrena zela eta, 2007ko urriaren 15ean, Kataluniako Parlamentuak haren epaiketaren baliogabetzea eskatu du.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Alquézar, Ramón. Esquerra Republicana de Catalunya: 70 anys d'història (1931-2001). Bartzelona: Columna, 2002. 408 p. ISBN 978-84-664-0172-2.
  • Benet, Josep. Lluís Companys, presidente de Catalunya fusilado. Bartzelona: Península, 2005. 220 p. ISBN 978-

84-8307-707-8.

Kanpo-loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Companys