Jose Javier Uranga (arkitektoa)
Jose Javier Uranga, (Errenteria, 1940) gipuzkoako arkitektoa da. Hegazkin-pilotua ere bada.
Jose Javier Uranga (arkitektoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1940 (83/84 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Berak sortutako eraikinen artean Errenterian dagoen Iztietako eliza eta Kutxak Donostian duen Datuak Prozesatzeko Zentroa daude.
Euskal Herriko gatazkak arkitekturan izaniko eraginaz idazteagatik ere ezaguna da.[1][2]
Errenteriako San Jose Langile elizarekin [Euskal Herriko arkitektura brutalistako adibideetako bat da] doktorego-titulua eman zioten, 1968an, hura oso berezia zelako diseinatzeko eta kalkulatzeko. Gau oso bat pasatu zuen aldarearen gaineko arkua diseinatzen, kalkulu erregela batekin, orduan ez baitzegoen ordenagailurik.[2]
Errenteriako Moja Agustindarren komentuan ez zuen leihorik egin kanpora begira.
1.500 etxebizitzatik gora eraiki ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lartzanguren, Edu. ««Arkitektoak ez du artista izan behar, gizarteko langilea baizik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
- ↑ a b Lartzanguren, Edu. «Euskal Herri brutalista» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).