Ireki menu nagusia

Tomas Hernández Mendizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1940ko irailaren 15a -) gipuzkoar pintore, eskultore eta kartelgilea da.

Tomas Hernández Mendizabal
Bizitza
Jaiotza Donostia1940ko irailaren  15a (78 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak artista

Kartelgile gisa nabarmendu da batez ere Hernández Mendizabal (Donostiako jazzaldia, Donostiako estropadak, Tolosako inauteriak...).

BiografiaAldatu

Bere lanen erakusketa ugari egin zituen 1966-1982 bitarteko urteetan Euskal Herrian, Espainian, Frantzian eta Alemanian zehar. Azken urteotan egindako lanak bilduz erakusketa bat egin zuen 1998an Zarautzen eta Tolosan, betiere bere lanaren ezaugarri nagusia izan den gaien aniztasuna nabarmendu zuena.

 
Txikitilariak eskultura Donostian

Eskulturari dagokionez, epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Tanti Potto lanarekin, Donostiako Udalak Pasealeku Berrian eskultura bat kokatzeko antolaturiko zuen deialdian. Amara Berri auzoko Etxeberri plazan dagoen Trikitilariak eskultura Donostiako udalak eskatu zion 1991n.

Kartelgintzaren alorrean, azken urteetan berak jarraitu du Tolosako Inauteriak iragartzen dituen kartela egiten eta Donostian inauteriaren inguruan ospatzen diren hainbat jaitan ere eragile- eta koordinatzaile-lanetan jardun du.

ErreferentziakAldatu