Ireki menu nagusia

Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du (latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera). 300.000 bat lagunek hitz egiten dute.

Islandiera
Íslenska
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Islandia
 Danimarka
eta baita Norvegia, AEB eta Kanadan ere
Hiztunak 320.000
Ofizialtasuna  Islandia
Araugilea Islandiar Ikasketen Árni Magnússon Institutua
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
ipar-germaniar hizkuntzak
West Scandinavian languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Icelandic alphabet Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 is
ISO 639-2 ice isl
ISO 639-3 isl
Ethnologue isl
Glottolog icel1247
Wikipedia is

Islandiar alfabetoaAldatu

Islandiar alfabetoak 32 hizki ditu. Zazpi bokal detritiko ditu: Á, É, Í, Ó, Ú, Ý, Ö; eta hiru letra, Ð/ð, Þ/þ eta Æ/æ (ai ahoskatzen da).

  A / a     Á / á     B / b     D / d     Ð / ð     E / e     É / é     F / f  
  G / g   H / h   I / i   Í / í   J / j   K / k   L / l   M / m
  N / n   O / o   Ó / ó   P / p   R / r   S / s   T / t   U / u
  Ú / ú   V / v   X / x   Y / y   Ý / ý   Þ / þ   Æ / æ   Ö / ö

Islandieraren garbizaletasunaAldatu

Islandiera hizkuntza germaniarrik garbienetakoa da, izan ere, askotan normandar-germaniar hizkuntzekin konparatuta (eta alemaniarrak orokorrean) oso desberdinak diren hitzak ditu. Sortutako azken kontzeptuak izendatzeko edo izendatzeko, terminologia filosofiko edo zientifikoaren kontzeptuak, hizkuntza askotan jatorri grekoa edo latinoa duten hitzak erabiltzen dira, baina islandieraz ez. Euskararekin ere horrelako joerak nagusi ziren XX. mendeko hasieran. Islandian purismoa XVII. mendean sortu zen daniarren eta alemanen eraginaren aurka, XVIII. mendearen amaieran doktrina izan zen, eta Rasmus Rask hizkuntzalariarekin bultzada hartu zuen XIX. mendearen lehen erdian.[1] Oso garrantzitsua izan zen XIX eta XX mendeetan.[2]

Euskara Alemana Islandiera hitzaren esanahia
IHES Aids alnæmi "Gaitzikortasunoso" (al = -oso, næmi = gaitzikortasun)
Barometro Barometer loftvog "Orratz" (loft = aire, vog = orratz, balantza edo pisu)
Bateria Batterie rafgeymir "Indarrontzi" (raf = indar, geymir = ontzi)
Liburutegia; biblioteka (etxekoa; publikoa) Bibliothek bókasafn "Idaztibilduma" (bók = liburu, safn = bilduma)

Hiztegi laburraAldatu

  • Islandiar: íslenskur / íslensk
  • Islandiera: íslenska
  • Kaixo: halló, hæ
  • Egun on: góðan daginn
  • Arratsalde on: góðan daginn
  • Gabon: gott kvöld / góða nótt
  • Agur: bless, bæ
  • Eskerrik asko: takk fyrir
  • Maite zaitut: ég elska þig
  • Zenbat?: hve mikið?
  • Bai:
  • Ez: nei

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
  1. (Ingelesez) Pálsson, Gísli (1995) The Textual Life of Savants: Ethnography, Iceland, and the Linguistic Turn Psychology Press ISBN 9783718657216 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15.
  2. (Ingelesez) Bandle, Oskar; Braunmuller, Kurt; Elmevik, Lennart; Jahr, Ernst Hakon; Widmark, Gun; Karker, Allan; Naumann, Hans-Peter; Teleman, Ulf (2002) The Nordic Languages: An International Handbook of the History of the North Germanic Languages Walter de Gruyter ISBN 9783110171495 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15.