Fleur Jaeggy
Fleur Jaeggy (Zürich, Suitza, 1940ko uztailaren 31) italieraz idazten duen suitzar idazlea da.
Fleur Jaeggy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fleur Jaeggy |
Jaiotza | Zürich, 1940ko uztailaren 31 (84 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Roberto Calasso |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Carlotta Wieck |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuIkasketak Suitzan burutu ondoren, Jaeggy Erromara joan zen bizitzera. Bertan Ingeborg Bachmann eta Thomas Bernhard ezagutu zituen. 1968 urtean Milanera joan zen Adelphi Edizioni argitaletxerako lan egitera. Bere lehenengo maisu-lana I Beati anni del castigo (1989) izenburuko eleberria izan zen. Times Literary Supplementek haren Proleterkaeleberria 2003. urteko libururik onena izendatu zuen.[1] Itzultzaile gisa, italierara ekarri ditu Marcel Schwob eta Thomas de Quincey egileen lanak. Jarduera literarioa eta itzulpengintza bateratzen ditu.
Bestalde, Carkitta Wieck izengoitia erabiliz, Jaeggyk Franco Battiato italiar musikariarekin lan egin zuen.[2]
Bibliografia
aldatuEleberriak
aldatu- Il Dito in bocca, Adelphi Edizioni, 1968.
- L'custode angelo, Adelphi, 1971.
- Le estatua d'acqua, Adelphi, 1980.
- I Beati anni del castigo, Adelphi, 1989.
- La Paura del cielo, Adelphi, 1994.
- Proleterka, Adelphi, 2001.
Kontakizun laburren bildumak
aldatu- Sono fratello il di XX, Adelphi, 2014.
Itzulpenak
aldatu- Marcel Schwob, Vite immaginarie, Adelphi, 1972.
- Thomas de Quincey, Gli ultimi giorni di Immanuel Kant, Adelphi, 1983.
Euskaratuak
aldatu- Proleterka, Miren Iriarte eta Fernando Rey itzultzaileak. Literatura Unibertsala, Erein eta Igela argitaletxeak, 2018, ISBN 978-84-9109-261-2[3]
- XXren neba naiz eta bost ipuin gehiago, Irene Hurtado de Saratxo itzultzailea. Booktegi, 2023
Sariak
aldatu- 1990 urtean, Bagutta Saria, I beati anni del castigo lanagatik
- 1994 urtean, Boccaccio Europa Saria I beati anni del castigo lanagatik
- 1994 urtean, Moravia Saria La paura del cielo lanagatik
- 2001 urtean, Vailate Alderigo Sala Saria Proleterka lanagatik
- 2001 urtean, Donna Città di Roma Saria Proleterka lanagatik
- 2002 urtean, Viareggio Saria Proleterka lanagatik
Kanpo loturak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Fleur Jaeggy | Planeta de Libros» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Italieraz) Tonani, Elisa. (2005). Storia della lingua italiana e della musica: italiano e musica nel melodramma e nella canzone : atti del IV Convegno ASLI Associazione per la storia della lingua italiana, Sanremo, 29-30 aprile 2004. F. Cesati ISBN 978-88-7667-196-8. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ Erein argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).