Pilare Baraiazarra

Bizkaiko irakasle eta euskaltzalea

Pilare Baraiazarra Txertudi (Meñaka, Bizkaia, 1938) euskara-irakaslea eta ertainetako irakasle jubilatua da. Bizitza osoan euskararen aldeko ekintzaile izan da, aipagarriak dira hezkuntza-sistema publikoan euskara integratzeko egin dituen ahaleginak, batez ere Ugaon eta Barakaldon.[1][2]

Pilare Baraiazarra

Bizitza
JaiotzaMeñaka, 1938 (85/86 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta filologoa
Lantokia(k)Ugao
Barakaldo
Bilbo eta Donostia

Inguma: pilare-baraiazarra-txertudi
Pilare Baraiazarra: "Prestakuntza polibalentea lagungarri izan daiteke" (Egunkaria, 1995-09-01)

Haren bizialdiko epeak eta jokamoldeak ez dira ohikoak izan. 26 urterekin, Meñakako baserria utzi eta batxilerra ikasten hasi zen. Hurrengo urtean, Donostian euskara-irakasle hasi zen Mariaren Bihotza ikastetxean. 30 urterekin, ekin zien irakasle lanei Donostiako Santo Tomas Lizeoan, eta orduan hasi zen funtsezko ekarpenak egiten euskarazko materialgintzan eta didaktikan, nahiz eta artean horretarako ikasketarik edo titulaziorik ez eduki. Lau bat urteren ondoren erabaki zuen Euskal Filologia eta irakasletza ikasiko zituela. Meñakatik atera zenetik, beti ibili zen lanean, filologia eta irakasletza ikasten zituenean ere lanean segitu zuen, aldi berean.[1]

Euskal filologia ikasteko, Bilbora aldatu zen, Deustuko Unibertsitatean Gotzon Garatek ikasketa horiek zabaldu zituen lehenengo urtean. Hala ezagutu zuen Baraiazarrak 1970etako Bilboko giro sozial, politiko eta kultural bizia. Ugaon irakasle zela, euskarazko materialgintzan eta didaktikan ere bete-betean aritu zen: «Didaktikaren iraultza euskaratik etorri zen, euskara ezin zelako bestela irakatsi. A ereduko irakasleek ez zuten horren beharrik»[1].

Iraultza hori indartzen ahalegindu zen gero Barakaldon, euskara aholkulari gisa: Ezkerraldeko eskola publikoetan D ereduaren bultzatzaile nagusietakoa bihurtu zen. Zigorra ere jaso zuen horregatik, lanpostua uztera behartu baitzuten.[1]

Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila PSOEren eskura pasatu zenean, izugarrizko atzerakada igarri zuten, eta zigortu ere egin zuten euskarazko ereduen alde egiteagatik. Irakasleen aholkularia zela, eta ez gurasoena, izan zen argudioa. Eta aurreko lanpostura bidali zuten. Baina Barakaldoko guraso eta irakasleek protesta gogorra egin zuten Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzan, Baraiazarra Barakaldora berriro itzultzeko eskatuz. Eta lortu egin zuten. Gustura itzuli zen. Oso maite zuen Ezkerraldea, eta berak uste du, euskara dela eta, ezusteko on asko emango duela.[3]

Hiztegigintza aldatu

Meñakakoa izanda, mendebaleko euskarazko hitzak bereziki bildu dituen Bostak bat lantaldeko zenbait hiztegiren osaketan ere parte hartu izan du. Gehienak Adorez taldearekin egin ditu honako hauekin lankidetzan: Ricardo Badiola, Luis Baraiazarra (Pilareren neba), Juan Luis Goikoetxea, Josu Naberan, Julen Kaltzada, Patxi Uribarren, Miren Edurne Alegria, Manu Ormazabal, Eunate Jauregi eta Aritz Burgaña.[4]

 
AEKri babesa emateko aurkezpen publikoan, eskuinaldeko bigarrena (Egunkaria, 1998-09-24)

Irakaskuntza ibilbidea aldatu

Ikastetxe pribatuetan:

  • Donostiako Santo Tomas Lizeoan.
  • Labayru-Karmen ikastolan, helduen euskara irakasle bost urtez jarraian.
  • Bilboko Irakasle Eskolan (euskara oraindik orduz kanpo irakasten zenean).

Ikastetxe publikoetan:

  • Ugaoko eskola publikoan.
  • Santutxu eskola publikoan.
  • Eskurtze Institutuan.
  • Bizkaiko Hezkuntza ordezkaritzan, delegaritzan ereduetarako materialgintzan.
  • Nerbioi Garaiko ikastetxeetako euskara koordinatzaile.
  • ABTak (Aholku eta Baliabidetegiak) sortzean, Ezkerralde osoko euskara koordinatzaile.
  • PAT/COP (Pedagogi Aholkutegia) euskara teknikaria.
  • Eskola kontseiluko ordezkaria Barakaldoko PATetik.
  • Barakaldoko Berritzegunean: Hizkuntza normalkuntza teknikaria 2008-2009ko ikasturtean jubilatu arte.

Argitalpenak aldatu

Funtsezko ekarpenak egin ditu euskarazko materialgintzan eta didaktikan, alor hauen hastapenetan 70 eta 80etako hamarkadetan. eta gero ere horretan segitu du.[5][6]

Arbela aldizkarian aldatu

  • Ikastetxeetako Euskalduntzea Arbela (editoriala)
  • Helbideak eta Haur eta Gazte Literatura Arbela (1990)
  • Euskara Normaltzeko Proiektuak ikastetxeetan Arbela (1990)
  • Euskara Eskoletan:Arbela (1998)
  • Pilaren Agurra: (elkarrizketa) Arbela 2008
  • KARMELE ESNAL, Bizitza osoa euskararen alde lanean (KILI-KILI Aldizkarian)
  • Euskararen Bilakaera Barakaldon (EUSKARRI Aldizkaria(2000)

Itzulpenak aldatu

  • Irakurri nahi zuen olagarroa, Txorromorro saila (1985).
  • Suge Gozozalea: Txorromorro saila (1985).

Hiztegigintza aldatu

  • 3000 hiztegia: nozio espezifiko eta beste atal batzuk (1995).

Ereduen hastapenetan, materialgintza aldatu

B eta D ereduetan erabiltzeko programaketak, materialak egin,1981-1984.

Prentsako kolaborazioak aldatu

 
Pilare Baraiazarra, Egunkarian 1995
  • Eraso Larria, Egin egunkarian (1994ko otsailak 7).
  • Nolakoa behar du izan Irakasle prestuak? Euskaldunon Egunkariko Ikasmendi saileko gure Gaian (1995ko iraila).[7]

Karmel aldizkaria aldatu

1984tik argitaratu dituen artikuluak:[8]

  • Oinarrizko gaitasunak eta curriculuma, 2009-1 (265).
  • Zorionak Karmel, 2008-2 (262).
  • Ikasleen axolagabekeria ote euskaraz ez mintzatzea, 2001-4, 46-54.
  • Hizkuntza normalkuntza proiektuak ikastetxeetan, 1997-3, 51-59.
  • Euskal Herriko irakaskuntzaren inguruan beste behin, 1993.
  • Euskararen didaktikaren inguruan zenbait hausnarketa, 1992-1,56-61.
  • Aita Lino Akesolo jaunari, 1991-4, 104 (olerkia)
  • Euskal Herriko irakaskuntza bidegurutzean, 1990-137-51.
  • Euskara ikastetxeetan,1984-1/2; 59-65.

Irakasleen prestakuntza aldatu

  • Euskararen Tratamendua Eskolaurrean,1988.
  • Idatz Irakurketa,Euskaraz eta Erdaraz,1989.
  • Euskararen hobekuntza,1980.
  • Eguneratze programak: euskara ikastaro birtualak.
  • Euskararen didaktika,1986.
  • Metodologia komunikatiboa,1987.
  • Txokoak Eskolaurrean eta Hasiera Zikloan.
  • Txokoak bideratzeko teknika ikastaroak.
  • Ereduen antolamendu ikastaroak.
  • Hizkuntza normalkuntzan elkarlanean guraso eta irakasleak, 1997.
  • DBHko irakasleen prestakuntza,1994.

Bertso idatziak aldatu

Bazkari eta bestelako ospakizunetarako prestatutako bertsoak. Gehienak hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian eginak dira.

Bizialdi osorako prestakuntzarako ekintzak aldatu

  • DBHko irakasleen prestakuntza, 1994.
  • Rosa SENSAT (a,a,p,,s,a) Irakaskuntza jardunaldiak Bartzelonan, 1976.
  • Euskalarien nazioarteko jardunaldiak, 1980.
  • Didáctica del euskera, 1978.
  • Euskaltzaindiaren VIII. Biltzarra, Elizalderen mendeurrena Bergaran.
  • Arte de Euskalerria.
  • En el VIII. seminari sobre llengues i educació, Adquisició precoç de la II llengua, 1983.
  • Mintegia: LH.3 eta DBHrako M komunikatiboan oinarritutako euskararen irakaskuntzarako material kurrikularrak, 1993.
  • Hezkuntza eleaniztasunari buruzko IV. nazioarteko jardunaldiak, 1990.
  • Hezkuntza digitalaren nazioarteko I. Biltzarra, 1986.
  • Elebitasuna eta hizkuntza jabekuntza, 1991.
  • Hizkuntza teknikarientzako hizkuntza didaktika, 1998.
  • Mendebaleko euskara XX. mende goienean, 1997.
  • Goi zikloko euskararen didaktika, 1993.
  • Irakurketa-idazketa bigarren hizkuntzan, 1994.
  • Hezkuntza eleaniztasunari buruzko II. nazioarteko jardunaldiak, 1994.
  • Hezkuntza eleaniztasunari buruzko III. nazioarteko jardunaldiak, 1996.
  • Euskararen unibertsoa I. jardunaldiak, 1997.
  • Euskalkien lekua literaturan, 1999.
  • Hizkuntza normalkuntza sakontzekoa, 2001.
  • Hezkuntza digitalaren nazioarteko I. Biltzarra, 2000.

Aitorpenak aldatu

  • 2018: Onintza Enbeitari jarri zion txapela Bizkaiko bertsolarien txapelketan, elkartearen iritziz, Pilare Baraiazarra bertsozaleetan bertsozaleena delako, plazarik plaza ibiltzen dena beti.[9]
  • 2021: Euskaltzaindiak "Ohorezko euskaltzain" izendatu zuen Pilare Iruñeko udaletxean ospatu zuen osoko bilkuran.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Rubio Iturria, Miren. (2021). «Pilare Baraiazarrari elkarrizketa» jakin (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  2. «Jakin 242: Pilare Baraiazarra itzalpeko erraldoiari elkarrizketa» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  3. Elustondo, Miel A.. ««Euskaltzaletasunak mirariak egiten dituela ondo frogatu ahal izan dut nik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. «ADOREZ Hiztegiak» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. Baraiazarra, Pilare. «ADOREZ Hiztegiak» www.bostakbat.org (Adorez) (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  6. Aldizkaria, Karmel Euskal. «Pilare Baraiazarra Txertudi» Karmel Euskal Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  7. Baraiazarra, Pilare. (1995). «Nolakoa behar du izan Irakasle prestuak?» Euskaldunon Egunkaria. Ikasmendi saileko gure Gaia (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  8. «Pilare Baraiazarra Txertudi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  9. «Onintza Enbeita 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  10. irudia, Komunikazioa eta. «Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu