Ireki menu nagusia

Joseph Leonard Goldstein

BiografiaAldatu

Washington eta Leeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta Texasko hego-mendebaldeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan eskuratu zuen doktoregoa. 1966. urtetik 1968ra Massachusetts General Hospital erietxean lan egin zuen, eta han ezagutu zuen gerora lankide izan zuen Brown sendagilea.

Erietxeko lana amaitu ondoren Washingtongo Unibertsitateko National Heart Instituten bihotzeko eritasunak izateko arriskua areagotzen duten eragile genetikoei buruzko ikerketak egiten jardun zuen; besteak beste The Metabolic Basis of Inherited Disease (1983, "Eritasun Genetikoen Oinarri Metabolikoa") liburua idatzi zuen.

1972. urtean Texasko Unibertsitatera itzuli zen, eta kolesterolari buruzko garrantzi handiko ikerketak hasi zituen Brownekin batera. 1985ean Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuten biek, kolesterolaren metabolismoari buruz eta kolesterolak eragiten dituen eritasunen tratamenduari buruz egindako ikerketengatik. Hain zuzen ere, Goldsteinek eta Brownek aurkitu zuten kolesterola arterietan pilatzen dela, eta horrek bihotzekoa izateko arriskua areagotzen duela; hiperkolesterolemia eritasuna ikertu zuten, eta kolesterolaren maila zelulen gainaldeko LDL-hartzaileek kontrolatzen dutela aurkitu zuten; horrela ondorioztatu zuten kolesterol asko duen dieta batek hartzaile horien kopurua murrizten duela eta bihotzekoa izateko arriskua handitu egiten dela.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Leonard Goldstein