Koldo Gorostiaga

politikari espainiarra

Koldo Gorostiaga Atxalandabaso (Bilbo, 1940ko maiatzaren 30a -) Bizkaian jaio eta Lapurdin (Hiriburun) bizi den unibertsitate irakasle eta ezker abertzaleko kidea da. Politikagintzan Europar Legebiltzarrean 1999-2004 agintaldian Euskal Herritarrok ordezkatzeagatik nabarmendu da.

Koldo Gorostiaga

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBilbo1940ko maiatzaren 30a (83 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria, abokatua eta katedraduna
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Batasuna

Biografia aldatu

Koldo Gorostiaga Bilbon jaio zen.[1]

Valladolideko eta Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1963an Zuzenbidean graduatu zen. 1966an Bartzelonako Unibertsitatean doktore bihurtu zen Zuzenbidean eta geroago ingeles hizkuntzako titulua eskuratu zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Zenbait unibertsitatetan irakaslea izan da: Bartzelona, Paue, Naoned, Bordele, Paris, UEU eta EHUn; azken honetan Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren (GEZKI) sortzaileetakoa izan zen.[2]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 49 lan azaltzen dira.[3] Aitzindaria izan zen zuzenbidea euskaraz lantzen; adibidez, 1976an UEUn Euskal Unibertsitatea eta Deretxoa: Deretxoa zer den hitzaldia eman zuen; 1987an UZEIk argitaratu zuen Zuzenbidea hiztegiko egileetako bat izan zen, baita 1999an Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu zuen Lan zuzenbidea hiztegian ere.

Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleak lan kontratu bidez (ez funtzionarioak) kontratatu ahal izateko sortu zen irakasle-mugimenduan funtsezko parte hartzea izan zuen Gorostiagak. Gainera, bera izan zen abokatuetako bat horren harira 1990an egin ziren epaiketetan. 1985 urtean Euskal Herriko Unibertsitatean onartu ziren estatutuetan ez zen aurreikusten unibertsitateak bere irakaslego propioa eduki ahal izango zuela. 1988z geroztik irakasle-mugimendu indartsu bat ibili zen hainbat urtetan horren alde lanean. 2008z gero EHUk hainbat irakasle kontratatzen ditu lan-kontratu bidez.[4][5]

1995ean Gutxien Zabaldutako Hizkuntzetarako Europar Bulegoan (European Bureau for Lesser-used Languages, EBLUL) hasi zen kolaboratzen eta KESeko (Kontseilu Ekonomiko eta Soziala) kidea ere izan da.[6] 1999an Euskal Herritarrok taldeak Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendaburu izendatu zuen; 1974tik Lapurdin bizi bada ere, estatu espainolari dagokion hautesbarrutian atera zen eurodiputatu 2004 arte. EHk 306.923 boto atera zituen (270.952 Hego Euskal Herrian). Azken urteetan ere Ezker abertzalearen ekimen politikoetan parte hartu izan du, haien artean Europar Legebiltzarrarekin zerikusia dutenetan. 2002ko martxoan, Gorrotxategi eta Corcuera Batasunako kideak atxilotu zituzten autoan Bruselatik Euskal Herrira zetozenean, eta Lauren Levert epaileak auzia ireki zuen haien eta Koldo Gorostiagaren kontra 200.304 euro zeramatzatelako, gaizkileen elkarteko kide izan eta erakunde "terrorista" finantzatzen ari zirelakoan. 2018ko uztailean, 16 urteren ondoren, Pariseko auzitegi batek errugabetzat jo zituen azkenean, eta dirua itzultzeko agindua eman.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Biografia ofiziala Europar Legebiltzarrean.
  2. GEZKIren webgunea.
  3. Koldo Gorostiagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (49 produktu)
  4. Historia de una pancarta. La lucha por el profesordo propio en la UPV/EHU(1988-1999. Arabera, Gasteiz, 1999.
  5. Lan-kontratuaren aldeko borroka EHUn. Egunkarietan-eta argitaratutako albiste eta artikuluak.
  6. An Phoblacht-Republican News.
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-07-27). «Un juzgado de París cierra la causa abierta contra el exeurodiputado Koldo Gorostiaga hace 16 años» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu