Jim Sinclair (Lamesa, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1940) pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra da. Kathy Lissner Grant eta Donna Williamsekin batera, Autism Network International erakundea sortu zuten 1992an[1] eta bertako lehen koordinatzaile bihurtu zen[2].

Jim Sinclair
Bizitza
JaiotzaLamesa1962ko urria (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSyracuseko unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktibista
KidetzaAutism Network International

Bizitza

aldatu

Jim Sinclairren esanetan, ez zuen hitz egin 12 urte arte[3]. Pertsona intersexuala da eta neska bezala hazi zen. Pertsona ez-bitar eta asexual gisa identifikatzen du[4].

1998an, errehabilitazio aholkularitzako graduondoko ikaslea izan zen Syracuseko Unibertsitatean (New York estatua)[2].

Sinclair da «autisten eskubideen posizioa» adierazi zuen lehen pertsona[5]. Gainera, «autismoa duen pertsona» moduko esamoldeak baztertu dituen lehen pertsona autista dokumentatua da[6].

1993an, autistak «sendatzeko» saiakeren aurkako artikulua idatzi zuen, Don't Mourn for Us izenekoa[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Shapiro, Joseph. «Autism Movement Seeks Acceptance, Not Cures» NPR 2006-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. a b (Ingelesez) «Autreat 1998» Autreat (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  3. (Ingelesez) Harmon, Amy. «How About Not 'Curing' Us, Some Autistics Are Pleading» The New York Times 2004-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  4. (Ingelesez) Sinclair, Jim. (1997). Self-introduction to the Intersex Society of North America. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-02-07) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  5. (Ingelesez) Solomon, Andrew. «The Autism Rights Movement» New York Magazine 2008-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  6. (Ingelesez) Pripas-Kapit, Sarah. (2020). «Historicizing Jim Sinclair's "Don't Mourn for Us": A Cultural and Intellectual History of Neurodiversity's First Manifesto» Autistic Community and the Neurodiversity Movement: Stories from the Frontline. Springer, 23-39 or..
  7. (Ingelesez) Sinclair, Jim. (1993). «Don't Mourn for Us» Autreat (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Kanpo estekak

aldatu