Julian Lajos

esku huskako pilotaria
Lajos
Izen osoa: Julian Lajos Olaberri
Jaiotza data: 1940ko maiatzaren 4a
Jaioterria: Larraintzar, Ultzama
( Nafarroa Garaia)
Heriotza data: 2013ko uztailaren 18a (73 urte)
Heriotza herria: Iruñea
( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: zendua
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1966ko otsailaren 2a
Debutatze pilotalekua: Labrit pilotalekua
Erretiratze data: 1986ko otsailaren 27a[1]
Erretiratze pilotalekua: Labrit pilotalekua

Julián Lajos Olaberri, pilota arloan Lajos deituraz ezaguna (Larraintzar, Nafarroa Garaia, 1940ko maiatzaren 4a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2013ko uztailaren 18a[2]) esku huskako pilotari profesionala izan zen. 1960ko hamarkadaren amaieratik eta 1970ko hamarkadaren amaierara, atzelari hoberena izan zen, eta esku huskako pilotaren historia modernoan izan den jotzaile handienetako bat.[1] Buruz buruko txapelketa nagusia irabazitako bigarren nafar pilotaria izan zen, 1970ean lortu baitzuen 25. edizioko txapela. Arerio nagusia Retegi I.a izan zuen, 1967an biak bigarren mailako buruz buruko txapelketaren finalean elkarren kontra aritu zirenetik.

Buruz buruko txapelak eta txapeldunordetzak

aldatu

Lehen mailakoak

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1970 Retegi I.a Lajos 22-12 Anoeta
1971 Lajos Retegi I.a 22-17 Anoeta
1972 Retegi I.a Lajos(1) 22-00
1975 Retegi I.a Lajos 22-14 Anoeta
1976 Lajos Retegi I.a(2) 22-00

Oharrak:
(1) Lajos ez zen finalera joan, lesioagatik eskaturiko atzerapena eman ez ziotelako.
(2) Retegi I.ak ezin jokatu izan zuen, eskuak gaizki zituelako.

Bigarren mailakoak

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1967 Retegi I.a Lajos 22-14 Bergara

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Hace 25 años: Retirada de Julián Lajos», Noticias de Navarra, 2011-02-28.
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece el excampeón Manomanista Julián Lajos», Diario de Navarra, 2013-07-18.

Kanpo loturak

aldatu