Mircea Snegur

politikari moldaviarra

Mircea Ion Snegur (Trifăneşti, Moldavia, 1940ko urtarrilaren 17a - Chisinau, 2023ko irailaren 13a) moldaviar politikaria izan zen.

Mircea Snegur

Moldaviako legebiltzarkidea

1998ko martxoaren 22a - 2001eko otsailaren 25a
1. Moldaviako presidentea

1990eko irailaren 3a - 1997ko urtarrilaren 15a
← baliorik ez - Petru Lucinschi (en) Itzuli
President of the Moldovan Parliament (en) Itzuli

1990eko apirilaren 27a - 1990eko irailaren 3a
Ion Cebanu (en) Itzuli - Alexandru Moșanu (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTrifănești (en) Itzuli1940ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1940 -  1991ko abuztuaren 27a)
 Moldavia  (1991ko urtarrilaren 27a -  2023ko irailaren 13a)
BizilekuaInfernu
Infernu
HeriotzaChisinau2023ko irailaren 13a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaState Agrarian University of Moldova (en) Itzuli candidate of agricultural sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoabaliorik ez
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Agrarian Party of Moldova (en) Itzuli
Liberal Party (en) Itzuli
Communist Party of Moldavia (en) Itzuli
Snegur eta Manfred Wörner.

Biografia aldatu

Agronomiako ikasketak egin zituen Txinan eta 1961ean graduatu zen. Moldaviako Errepublika Sozialistako Nekazaritza-ministro izan zen lehenik, eta 1985ean Moldaviako Alderdi Komunistako idazkari orokor izendatu zuten. Handik lau urtera errepublikako Sobiet Gorenerako hautatu zuten, eta 1990ean Moldaviako lehendakaritzarako.

Sobietar Batasunaren barruan zegoen Moldavia Snegurren agintaldiaren hasieran, baina 1991n burujabetasuna lortu zuelarik, Moldaviaren burujabetasuna lortu ondorengo lehen lehendakaria izan zen. Moldaviako lurralde-batasuna mantentzera bideratuak izan ziren Snegurren ahalegin nagusiak, Errumaniarekin elkartzearen aldekoei eta Dniester ibai inguruko errusiarren burujabetasunaren aldeko mugimenduari aurre eginez. 1992an larrialdi-egoera ezarri zuen Dniester inguruko eskualdean, militarrei esku hartzeko baimena eman zien eta Nazio Batuei deitu zien, besteak beste, baina matxinatuek, errusiar kosakoen eta Estatu Burujabeen Batasuna (EBB) gudarosteko zenbait talderen laguntzarekin, mendean hartu zuten lurraldea. Moldaviako legedian lurralde harentzako estatus politiko berezia ezagutu arte errusiar gudarostearen presentzia onartzea hitzartu zuen 1993an Errusiako lehendakari Boris Jeltsinekin. Matxinatuek, berriz, Smirnov buru, 1991ko burujabetasun aldarria bertan behera uztea eta Moldavia EBBn sartzea eskatu zuten.

1994an Snegurren Nekazarien Alderdi Demokratikoak irabazi zituen hauteskundeak eta babes handia lortu zuen 1995ean egindako erreferendumean Errumaniarekiko anexioari ezezkoa eman zitzaiolarik, baina 1996ko hauteskundeetan ezker errusiar zaleko hautagaia atera zen garaile, eta Snegurrek bere kargua utzi behar izan zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mircea Snegur  

Erreferentziak aldatu