Juan Antonio Letamendia
euskal idazlea
Juan Antonio Letamendia Perez de San Roman (Donostia, 1940ko urriaren 18a - Hondarribia, 2019ko abenduaren 24a) euskal idazle, irakasle, hizkuntzalari eta komikilaria izan zen.
Juan Antonio Letamendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1940ko urriaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hondarribia, 2019ko abenduaren 24a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Euskara irakasle izan zen Donostiako EUTGn, Santo Tomas Lizeoan, Gipuzkoako Irakasle Eskolan, Hondarribiko institutuan eta UBEI-IVBAD urrutiko irakaskuntzako institutuan. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1975ean.
Lanak
aldatuHizkuntzalaritza
aldatu- Erretorika Klasikoaren eragina Axularren aipamenen itzulpenetan, (1977, Euskera aldizkaria XXII)
- Leizarragak partitiboz dakartzan partizipioak Duvoisinen ordainekin alderatuta (1980, Euskera aldizkaria XXV)
- Equivalencias léxicas vasco-latinas en el Gero de Axular (1981, ASJU XV)
- Hondarribiko Euskara-Bokalismoari buruzko oharrak (1990, Hondarribia)
- Hondarribiko hizkera Roque Jazinto Salazarren predikuan (1778) Txomin Sagarzazurekin batera (1992, Iker 7)
Didaktika
aldatu- Euskera-6 (1975)
- Jalgi Hadi euskara irakasteko metodoa, beste batzuekin batera (1978)
- Bakarka metodoa 1, 2 eta 3 (1984)
Itzulpenak
aldatu- Denak nire semeak, Arthur Miller-en antzerkia (1965)
- Zenbait Hitzaldi, Koldo Mitxelenak emandako hitzaldien euskarazko bertsioa (1972)
- Masen errebolta, Ortega y Gasset-en "La Rebelión de las masas" (1991, Klasikoak)
Komikiak
aldatu- Pan-pin, Zeruko Argia eta Muga aldizkarien kolaboratzailea izan zen.[1]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |