Jesus Munarritz

Jesus Munarritz Peralta (Donostia, Gipuzkoa, 1940) gaztelaniazko idazlea da. Alemaniar Filologian lizentziaduna da, eta Ciencia Nueva eta Hiperión argitaletxeetako zuzendari izan da. Hölderlin, Wilde, Arp, Pieyre de Mandiargues, Sinnassamy, Bonnefoy, Celan, Rilke, eta beste hainbaten itzultzaile izan da. Espainiar poeta gazte askoren lana ezagutarazi du.

Jesus Munarritz
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1940 (80/81 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Lourdes Ortiz (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k) Hiperión argitaletxea
Genero artistikoa olerkigintza

Idatzi dituen poema-liburu nagusiak hauek dira: Viajes y estancias (1975, Bidaiak eta egonaldiak), Cuarentena (1977, Berrogeialdia), Esos tus ojos (1981, Horiek zure begiak), Camino de la voz (1988, Ahotsaren bidea), Otros labios me sueñan (1992, Beste ezpain batzuk amesten naute), De lo real y su análisis (1994, Errealitateari buruz eta bere analisia), Corazón independiente (1998), Peaje para el alba (1972-2000), Disparatario (2001) eta Sólo amor (2008).

Saiakera-liburu bat ere idatzi du: Poesía y poética (1995).

ErreferentziakAldatu