Clive Sinclair

Clive Marles Sinclair (Londres, Ingalaterra, 1940ko uztailaren 30a - ibidem, 2021eko irailaren 16a) britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua izan zen. Sinclair Research konpainiaren sortzailea izan zen, honen produkturik ezagunena ZX Spectrum mini-ordenagailua izan zelarik, 1980ko hamarkadaren hasieran informatika etxeetara iristeko funtsezko produktu bat gertatu zena[1].

Clive Sinclair
Sinclair.600pix.jpg
Clive Sinclair 1992an.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Izen osoaClive Marles Sinclair
JaiotzaRichmond1940ko uztailaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2021eko irailaren 16a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaHighgate School (en) Itzuli
St George's College Weybridge (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, ingeniaria, asmatzailea eta informatikaria
Jasotako sariak
KidetzaMensa
IMDB: nm1906152 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

1960an hasita, hainbat enpresa sortu zituen, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten, egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan ziren. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Alor askotan ziharduen, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten eta energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko ikerketak egiten.

ErreferentziakAldatu

  1. e-gor. «Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clive Sinclair