Ricardo Zabaltza Elorga (Erratzu, 1898ko urtarrilaren 29a - Madril, 1940ko otsailaren 24a) euskal sindikalista eta politikaria izan zen.

Ricardo Zabaltza


Valentziako gobernadore zibila

1936ko irailaren 28a - 1937ko uztailaren 14a

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Badajoz
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRicardo Zabalza Elorga
JaiotzaErratzu eta Elizondo1898ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLa Almudenaren hilerria1940ko otsailaren 24a (42 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta irakaslea
Lantokia(k)Madril
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia

aldatu

Erratzuarra jaiotzez, sindikalista eta politikari sozialista izan zen. Irakasle-ikasketak egin ondoren, Argentinara emigratu zen. 1930ean Nafarroara itzuli eta PSOEn eta UGTn sartu zen[1]. 1934an Lur Langileen Espainiako Federazioko idazkari nagusi izendatu zuten, eta nekazarien greba antolatu zuen urte hartako ekainean. 1934ko Iraultza bultzatzeagatik atxilotu zuten. Nafarroan Alderdi Sozialista zabaltzeko lan handia egin zuen, eta Fronte Popularrarekin Espainiako Kongresuko diputatu izendatu zuten 1936an Badajozetik. Gerra Zibilean ezin zuen ihes egin eta 1939an atxilotu zuten italiarrek Alacanten. Heriotzara kondenatuta, 1940an Madrilen fusilatu zuten. Hil aurretik hainbat gutun idatzi zituen senide eta lagunentzat, eta lekukotza horiek gaur egun arte iritsi dira.[2]

Bibliografia

aldatu
  • Emilio Majuelo, La generación del sacrificio. Ricardo Zabalza, 1898-1940, Tafalla: Txalaparta, 2008, 350 or. ISBN 978-84-8136-516-0.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.