Andres Osa

Gipuzkoar kirol kazetaria

Andres Osa Sakona Unamuno (Bergara, Gipuzkoa, 1940) euskal kirol kazetari bat da, nagusiki Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan Herri Kirolei buruzko albisteak emateagatik ezaguna da. Ibilbide luze eta oparokoa, entzule askok aurpegiz baino bere ahotsarengatik ezagutzen du.

Andres Osa
Bizitza
JaiotzaBergara, 1940 (83/84 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria
Izengoitia(k)Sakona

Sakona ezizena bere baserriaren izenetik dator, nonbait sakonean sartua baitago, eta herriz-herri aizkoran ibiltzen zen bere aititarengandik datorkio, bergararrez Sakonekua[1].

Filosofia ikasketak egin zituen eta [2], hainbat ikastoletan irakaslea izan zen. Herri Kiroletan aditua, guztiei buruzko albisteak eman izan ditu, baita zuzenekoak ere, bereziki bai txapeklketa, apustu eta desafioak.

Bertsolaritzan ere aditua bada, urte luzez eskualde guztietako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko albisteak eman izan ditu.

1970eko hamarkadatik Egin eta Deia egunkarietan idatzi zuen.

2018ko irailean erretiroa hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu