Rafael Mendizabal
Rafael Mendizabal Iturain (Donostia, 1940ko urtarrilaren 6a - Barbate, Cadiz, 2009ko abuztuaren 1), antzerkigile eta negozio-gizona. Antzerki komertziala landu zuen bereziki garaian ospetsuak ziren Rafaela Aparicio eta Florinda Chico aktoresekin. Homosexuala zen eta hautu horren inguruko gaiak ere haren lanetan jorratu zituen, esaterako Feliz cumpleaños, señor ministro (Donostia Antzerki Saria (1992)[1]) eta Madre amantísima lanetan. Ideologikoki oso kontserbadorea zen. TEU eta Lorquianos antzerki taldeen zuzendaria izan zen. Madrilen lehen kafe-antzerkia sortu zuen, "Lady Pepa". Donostian Rafaulova izeneko pertsonaia transformista sortu zuen. 80ko hamarkadan Espainia mailan arrakasta handia izan zuen. 2006an Donostiako Udalak omenaldia egin zion.
Rafael Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rafael Mendizabal Iturain |
Jaiotza | Donostia, 1940ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Barbate, 2009ko abuztuaren 1a (69 urte) (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Izengoitia(k) | Rafaulova |
Genero artistikoa | dramaturgia |
Obra
aldatu- Feliz cumpleaños, señor ministro.
- Mala yerba.
- La abuela echa humo.
- Viva el cuponazo.
- ¿Qué fue del sinvergüenza?
- Que me quiten lo bailao (la reina castiza).
- Madre amantísima.
- Mi tía y sus cosas.
- Mañana será jueves.
- Gente guapa, gente importante.
- ¿Le gusta Schubert?
- Crímenes horrendos.
- Pasos en el techo.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Epaimahaian Antonio Buero Vallejo, Mauro Armiño eta Romualdo Salcedo zeuden. Pedro M. Víllora hitzaurrea. Madril: Centro Cultural de la Villa, 2003, 59.or
Bibliografia
aldatu- Pedro Villora: "Escrito para gustar", Antología de Rafael Mendizábal. www.pedrovillora.com/pdf/Escrito%20para%20gustar.pdf
- Obras Completas de Rafael Mendizábal. Hemezortzi liburuki. Madril: Fundamentos, 2006. ISBN 9788424510695.
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Artikulu nekrologikoa, El País, 2009ko abuztuaren 3an.
- (Gaztelaniaz) Biografia eta obren laburpenak.