Ireki menu nagusia

Jules Régis Debray (Paris, 1940ko irailaren 2a) frantziar idazlea eta saiakeragilea da. Louis Althusserren ikasle izan zen. 1967an, Révolution dans la révolution (Iraultza iraultzan) argitaratu zuen, eta Hego Amerikako borroka armatuarekin bat egin zuen. Che Guevararen adiskide izan zen. Boliviako agintariek atxilo hartu zuten, eta hiru urte igaro zituen presondegian. Askatu zutenean, Frantziara itzuli zen, eta eleberriak idazten hasi zen: L'Indésirable (1975, Maltzurra), La neige brûle (1977, Elurrak erre egiten du). Intelektualen funtzio historikoari buruzko gogoeta hasi zuen (1979, Le Pouvoir intellectuel en France; 1980, Le Scribe), eta baita politikari buruzkoa ere (1981, Critique de la raison politique). François Mitterranden aholkulari izan zen, eta Estatuko Kontseiluko kide, 1985etik 1993ra. Azken lanetan, jakintza-arlo berri baten oinarriak definitu zituen, medialogiarenak: Cours de médiologie générale (1991) eta Vie et mort de l'image: une histoire du regard en Occident (1992).

Régis Debray
Debray-2016.jpg
lehendakari

2002 - 2004 - Dominique Borne Itzuli
maître des requêtes au Conseil d'État Itzuli

1985 - 1992
Bizitza
Izen osoa Jules Régis Debray
Jaiotza Paris1940ko irailaren 2a (79 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Georges Debray
Ama Janine Alexandre-Debray
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Pantheon-Sorbonne University Itzuli
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria François Dagognet Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, idazlea, goi-funtzionarioa eta kazetaria
Lan nabarmenak Q3214137 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Comité Laïcité République Itzuli
Goncourt Akademia
Stasi Commission Itzuli
Genero artistikoa eleberria
saiakera
IMDb nm0213535
regisdebray.com

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Régis Debray