Ramón Madariaga

politikari bizkaitarra

Ramón Madariaga Azkuenaga (Bilbo, Bizkaia, 1868ko irailaren 19a - Algorta, Bizkaia, 1940ko abenduaren 27a) bizkaitar politikaria izan zen.

Ramón Madariaga

Bilboko zinegotzi

Bizitza
JaiotzaBilbo1868ko irailaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlgorta1940ko abenduaren 27a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaEl Sitio
Eusko Ikaskuntza

Biografia aldatu

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilgo unibertsitatean eta merkataritza-lanetan jardun zuen Bilbon. 1910ean errepublikanoekin hasi zen politikan eta, gerora, errepublikaren eta autonomiaren aldeko ahaleginean oinarritu zuen bere politika-jarduera. Lehen Euskal Autonomia Estatutuaren testua idazten parte hartu zuen eta Hego Euskal Herriko udal-mugimendua bultzatu zuen haren alde. Bizkaia Francoren esku geratu ondoren Miarritzen bizi izan zen. 1940. urtean itzuli zen Bilbo aldera, eta Algortan hil zen urte hartako azken aldean, zenbait hilabetez preso egon ondoren.

Erreferentziak aldatu