Belize[1] (ingelesez bəˈliːz ahoskatua) Erdialdeko Amerikako estatua da, Karibe itsasoaren bazterrean dagoena. Mendebaldean Mexikorekin du muga, eta hegoaldean Guatemalarekin. 1973ra arte Britainia Handiko kolonia izan zen, Britainiar Honduras izenarekin, eta independentzia 1981ean lortu zuen. 22.966 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2017an 387.879 biztanle zituen.[2] Hiriburua Belmopan da.

Belize
Ereserkia: Land of the Free
Goiburua: Sub Umbra Floreo
("Itzalpean loratzen naiz"”)
Flag of Belize.svg
flag of Belize (en) Itzuli
Coat of arms of Belize.svg
coat of arms of Belize (en) Itzuli
BLZ orthographic.svg
Geografia
HiriburuaBelmopan
17°15′0″N 88°46′3″W
Azalera22.966 km²
Punturik altuenaDoyle's Delight
Punturik sakonenaKaribe itsasoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakGuatemala eta Mexiko
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional eta monarkia parlamentario
Belizeko monarkaCharles III.a Erresuma Batukoa
Belizeko Lehen MinistroaJohnny Briceño (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata-logo-en.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria374.681 (2017)
Green Arrow Up.svg7.727 (2016)
Dentsitatea16,31 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2,579 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak9.724 (2015)
Alfabetizazioa% 82,8 (2015)
Bizi-itxaropena70,384 (2016)
Giniren koefizientea53,3 (1999)
Giza garapen indizea0,683 (2021)
Ekonomia
BPG nominala1.838.000.000 $ (2017)
Green Arrow Up.svg17.841.450 (2016)
BPG per capita4.971 $ (2017)
Green Arrow Up.svg48 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa3.194.203.481 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg103.997.265 (2016)
BPG per capita EAPn8.525,128 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg103,892 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−1 % (2016)
Erreserbak312.140.148 $ (2017)
Red Arrow Down.svg−64.594.898 (2016)
Inflazioa2,3 % (2016)
Green Arrow Up.svg2,9 (2015)
Historia
Sorrera data: 1981eko irailaren 21a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+501
ISO 3166-1 alpha-2BZ
ISO 3166-1 alpha-3BLZ
Ordu eremua
Elektrizitatea550 V. 60 Hz.
220 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.bz
belize.gov.bz

IzenaAldatu

Estatuaren izena Belize ibaitik dator. Hitz horren jatorria ez dago argi, baina badirudi Belix maia hitzetik datorrela, hau da, “ur lohia” edo “lokaztua”.

GeografiaAldatu

 
Belizeko erliebea

Belize Guatemalaren eta Mexikoko Yucatán penintsularen artean dago, penintsula horretako hego-ekialdean. Erdialdeko Amerikako estatu bakarra da Ozeano Bareko kostalderik ez duena. Karibe itsasora bai, ordea, Hondurasko golkoaren sartaldea hartzen baitu. Herrialdeak laukizuzen itxura du, 280 kilometro inguru ipar-hego eta 100 kilometro inguru ekialde-mendebalde. Estatuaren luze-zabalera 22.966 kilometro koadro da, eta itsasertza 386 kilometro luze. Lehorreko mugak Mexikorekin (250 kilometro) eta Guatemalarekin (266 kilometro) ditu.

Kostaldea padura eta ordokiz osatua dago, eta hegoaldean mendi txikiak daude: Maia mendiak. Tontorrik garaiena Victoria mendilerroa da (1.160 metro). Hondo eta Sarstoon ibaiek mugatzen dute kerrialdea, eta erdialdetik Belize ibaia igarotzen da. Kostaldetik gertu, luzera osoan, koralezko uharri lerroa dago, Belizeko Koral Hesia osatuz. Bertako uretan daude mendebaldeko hemisferioko lau atoloietatik hiru.

Klima tropikala du, hau da, oso beroa eta hezea. Urtaro euritsua maiatzetik azarora da, eta urtaro lehorra otsailetik maiatzera. Ekainetik azarora zikloi ugari izaten dira.

HistoriaAldatu

Europarren aurretikAldatu

Belize Maia zibilizazioaren parte izan zen. Caracol izenez ezagutzen den aztarnategia eskualdeko garrantzitsuenetakoa da. Hor topatu diren inskripzio maiak, hizkuntza Ch 'olti' Klasikoaren aldagai garrantzitsu eta argitzat jotzen dituzte epigrafistek. Belizeko beste eskualde batean, berriz, Mendi Maien iparraldean, Lamanai aztarnategiko inskripzio maiak, 7. mendetik aurrerakoak, yukateko maiez identifikatzen dira.

Maien garai klasikoan, 10. mendea baino lehentxoago, baliteke Belizeko populazioa 400.000 lagunekoa ere izatea. Europarrak iritsi zirenerako, biztanleria handi hori jaitsia zegoen, bauna lautada behetan asko ziren oraindik maiak, yukatekoen azpiadar batekoak zirenak, Mopan herrikoak[3].

Espainiarrak eta ingelesakAldatu

Espainiarrak 16. mendearen hasieran iritsi ziren ingurura, eta 1524. urtean eskualdea Guatemalako Kapitaintza Nagusian sartuta zegoen. 1638tik aurrera, ingeles abenturazaleak hasi ziren Belizeko kostaldean ezartzen, eta esklabo afrikarrak ekarri zituzten. Baymen zeritzoten piraten tripulazioak ere ezarri ziren inguruan.

1821. urtean, Espainiar inperio amerikarraren desegitearekin, lehen estatu ertamerikarraren barruan geratu zen Belize (Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuak), baina izatez Erresuma Batuak kontrolatzen zuen eskualdea, eta 1840. urtean ofizialdu zen hori, britainiarrek Honduras Britainiarra izenarekin kolonia zela aldarrikatu zutenean.

Honduras britainiarraAldatu

19. mendean Belize Estate and Produce Company delako enpresa pribatua bihurtu zen Belizeko lurren erdien jabe, eta basoen esplotazioan oinarritutako ekonomia nagusitu zen, kaoba esportatzen zelarik.

20. mendean, Depresio Handiak eta 1931ko hurakan batek kolpe handia eman zioten ekonomiari eta biztanleriari. II. Mundu Gerran belizetarrek britainiarrekin borrokatu zuten, eta ekonomia ere indartu zen ahalegi belikoaren mesedetan; baina gerra ondoren, berriro beste depresio bat izan. 1954tik aurrera, independentziarako gogoa indartu zen, eta aldaketa konstituzioanalak etorri ziren.

1964an, autogobernu forma bat ezarri zen, eta izena aldatu zitzaion Belizera (Honduras Britainiarretik) 1973an. Guatemalak lurralde eskaerak zituen Belizeren gainean, eta horrek indepedentzia atzeratu zuen, baina hau gauzatu zen azkenean, 1981eko irailaren 21ean.

Estatu independenteaAldatu

Belizeren independentzia ez zuen onartu Guatemalak, eta inbasioa edo gatazka ebitatzeko, 1.500 soldadu britainiarren talde bat geratu zen herrialdean 1980ko hamarkadaren hasieran.

1984ko abenduko hauteskundeak, estatu burujabe gisa egin ziren lehenengoak, oposizio kontserbadoreak irabazi zituen. Ia hogeita hamar urtez Belizeko politikako jaun eta jabe izan ondoren, PUP alderdiak (Herri Batuaren Alderdia), PDUri (Alderdi Demokratiko Batua) utzi behar izan zion agintea; azken alderdi honetako liderra, Manuel Esquivel, atera zen lehen ministro. 1989ko hauteskundeetan, ordea, PUPk irabazi zuen berriro eta George Price hautatu zuten lehen ministro. 1993ko urtarrilean, PDUko bi kidek National Alliance for Belizean Rights (NABR) alderdia sortu zuten, gobernuan zegoen PUPren esanetara PDU gehiegi makurtu zela salatzeko. Hala, 1993an, PDUk bertan behera utzi zuen PUPrekin zeraman elkar ulertze politika eta, NABRen laguntzaz baliaturik, Manuel Esquivel berriro agintera eramango zuten hauteskundeak irabazi zituen. Esquivelek, inguruko herrialdeekiko harremanak normaltzeko eta hobetzeko erabakia harturik, eskualdeko integrazio proiektua sinatu zuen, Managuan, 1997an, eta Guatemalarekiko harreman diplomatikoak ezarri zituen berriro. 2008ko legebiltzarrerako hauteskundeak UDPk irabazi zituen, eta geroztik Dean Barrow da Belizeko lehen ministro.

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

Belize monarkia parlamentario burujabea da, Commonwealthen barruan. Ingalaterrako erregina da estatuburua eta Belizeko gobernadore nagusi batek ordezkatzen du. 1981ean, burujabetasuna eskuratu ondoren, konstituzioa erreferendumean onartu zuten, eta geroztik nazioarteko hainbat erakundetako kide da (Nazio Batuen Erakundea, Amerikako Estatuen Erakundea…). Gobernua ministro kabinete batek osatzen du, lehen ministroa buru dutela. Biltzar Nazionala bi ganberaz dago osatua: Ordezkarien Biltzarra, sufragio unibertsalez hautatutako 28 kidez osatua (5 urtez behin), eta Senatua, gobernadore nagusiak izendatutako 11 kide dituena. Belizek ez du gudarosterik.

Herri indigenei dagokienez, maien komunitateei "herri kontseilu" batzuk inposatu zaizkie, lotuta egon ohi direnak gobernuan tokatzen den alderdi politikoarekin: kontseilu hauek kudeatzen dituzte herrietako proiektu sozioekonomikoak. Toledo probintziaren hegoaldean, non maiek antolakuntza tradizionalagoak gorde dituzten, "herri kontseiluen" ondoan badira "alkatetza komunitarioak", zeinak independeteagoak diren boterearekiko. Bestalde, Belize iparraldean maiek Xunantunich erakundea sortu dute, gobernuaren politika eragina izateko asmoz[3].

Banaketa administratiboaAldatu

Herrialdea 6 barrutitan (ingelesez: district) banaturik dago. Barrutiak 31 zirkunskripziotan (ingelesez: constituencies) azpibanaturik daude.

Barrutia Hiriburua Eremua[4] Biztanleria
(2015)[5]
Biztanleriaren dentsitatea
(2015)
1 Belize Belize City 4.310 km² 110.644 25,7 biztanle/km²
2 Cayo San Ignacio 5.200 km² 87.876 16,9 biztanle/km²
3 Corozal Corozal Town 1.860 km² 45.530 24,5 biztanle/km²
4 Orange Walk Orange Walk Town 4.600 km² 49.466 10,7 biztanle/km²
4 Stann Creek Dangriga 2.550 km² 39.865 15,6 biztanle/km²
5 Toledo Punta Gorda 4.410 km² 34.928 7,9 biztanle/km²

DemografiaAldatu

BiztanleriaAldatu

 
Haur maiak

2017an, Belizek 387.879 biztanle zituen[2], 14,1 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin. Jende gehiena kostaldean bizi da, biztanleriaren herena, gutxi gorabehera, Belize Cityn eta haren inguruan. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %34 dira, 15-24 urte bitartekoak %20,5, 25-54 urte bitartekoak %36,6, 55-64 urte bitartekoak %5 eta 65 urtetik gorakoak %3,9[6]. Bizi itxaropena 68,9 urtekoa da, 67,3 urtekoa gizonezkoena eta 70,6 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[6] 45.000 belizetar inguru atzerrian bizi dira, Estatu Batuetan batez ere.

Banaketa etnikoaAldatu

Hainbat jatorritako taldez dago osatua Belizeko biztanleria, arraza nahasketak nagusi direla: afrikar jatorriko taldea da ugariena (beltzak eta mulatoak), baina asko dira europar-indiar mestizoak ere. Indigena maiak ere badira, %11 inguru. Garifuna herriko komunitateak ere badira (%4.6), eta zuriak, britainiar zein espainiarren ondorengo zuzenak edo %7.8 dira. Asiar jatorriko komunitate txikiak ere badira.

Herri indigenakAldatu

2010eko erroldan, 30.100 laguneko biztanlego indigenen, Q´eqchi´ maiak ziren gehienak (17.409 edo % 57,8), Mopán maiak gero (10.557 lagun) eta yukatekoak gutxien, 2.141 pertsona[3].

HizkuntzakAldatu

Antzinako britainiar kolonia honetako hizkuntza ofiziala ingelesa bada ere, gaztelania gero eta gehiago entzuten da, iheslari asko iritsi baitziren 1980ko hamarkadan, hala Guatemalatik nola El Salvadortik.

Indigenen artean, yukatekoen artean gaztelaniarako diglosia handia zegoen, mopan maiek gehiego eusten ziotelarik (%86k) eta are gehiago qeqchiek (%96). Garifuna komunitateari dagokionez, kreolera ingelesa nagusitzen ari da hauen artean beraien hizkuntza amerindiarra ordezkatuz.[3].

ErlijioaAldatu

2010eko zenbatespenaren arabera, %40,1 katolikoak dira, %31,5 protestanteak, %1,7 Jehovaren lekukoak, %10,5 beste erlijio bateko jarraitzaileak, eta %15,5 erlijiorik gabeak.[6]

Hiri nagusiakAldatu

EkonomiaAldatu

 
Zulo Urdin Handia turismo erakargune garrantzitsua da.

Nekazaritzan oinarritutako ekonomia du Belizek, nahiz eta landu daitezkeen lurretatik %15 baizik ez diren ustiatzen. 2007an, biztanleria aktiboaren %10 enplegatzen zen nekazaritzan,[6] eta sektore horrek ekoizten ditu atzerrira (Estatu Batuak, Britainia Handia, Kanada, Karibeko herrialdeak) esportatzen diren produktuen %70: azukre kanabera, garrazkiak eta bananak, batik bat. Estatuak, nekazaritzarako lur gehiago erabiltzea bultzatzearren, pizgarri sistema bat jarri du abian landu gabeko lurrentzat, eta orain arte ohikoak izan ez diren produktuak ekoiztea sustatu nahi du, luzokerra eta papaia, adibidez. Oraingo esportazioak, izan ere, nazioarteko finantza gorabeheren mendeegi daudela irizten diote. Basoetako zura (kalitate handikoa) eta arrantza dira garrantzizko beste baliabide batzuk.

TurismoaAldatu

Nekazaritza ez ezik, turismoaren garapena ere bultzatzen ari da estatua, azken urteetan, errepide eta ostatu azpiegiturak zertxobait hobetu direlako. Hala ere, kostaldeko itsasoko aktibitateak eta puntuak dira erakargarrienak, barrualdekoak baino gehiago.

Hondartza nagusiak dira:

Eta cayo ikusgarriak ere badira, kostatik gertuko uharteak:

Bestetik, 1996ko otsailean Mound Maya izeneko hitzarmenak sinatu zituzten, Mexiko, Guatemala, El Salvador eta Hondurasekin batera, maien antzinako kokalekuak eta aztarnategiak babesteko. Alde horretatik, turismo kultural interesgarrian egin daiteke Belizeko honako aztarnategietan:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b Population, sib.org.bz
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Belize: Country Technical Note on Indigenous Peoples Issues» IFAD (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  4. a b Belize Population and Housing Census 2010: Country Report. Statistical Institute of Belize, sib.org.bz (Noiz kontsultatua: 2016-5-14).
  5. Mid-Year Population Estimates by Area and Sex 2008 - 2015. Statistical Institute of Belize, sib.org.bz (Noiz kontsultatua: 2016-5-14).[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b c d The World Factbook: Belize, cia.gov

Kanpo estekakAldatu



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)