Alberto Miralles Grancha (Elx, Alacant, Espainia, 1940ko irailaren 23a - Madril, Espainia, 2004ko martxoaren 3a) espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria izan zen.

Alberto Miralles
Bizitza
JaiotzaElx1940ko irailaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2004ko martxoaren 2a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta idazlea
KidetzaAutoras y Autores de Teatro (en) Itzuli
Genero artistikoadramaturgia
IMDB: nm3413775 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua eskuratu zuen 1963an Bartzelonako Unibertsitatean, Arte Dramatikokoa 1966an Bartzelonako Goi Mailako Eskolan, eta Filologia Erromanikoan lizentziatu zen 1973an hiri bereko Unibertsitate Zentralean.

Interpretazioko irakasle-lanetan aritu zen 1968-1975 bitartean Bartzelonako Aktoreen Estudioan, eta Madrilgo Taller de Artes Imaginariasen 1978-1980 artean. Antzerki Egileen Elkarteko idazkari nagusi kargua izan zuen, eta horrez gainera, 1968an sortu zuen Cátaro izeneko antzerki-konpainia zuzentzen ere jardun zen.

1961az geroztik antzerki-sari ugari jaso zituen. Kabaret ikuskizunak nahiz Eres un desalmado (1980) filmaren gidoia eta J. Hidalgoren La pantalla diabólicaren elkarrizketak (1978) ere egin zituen. Antzerki-zuzendari gisa, berriz, Adolfo Marsillachen laguntzaile-lanetan hasi zen 1968an, eta harrezkero antzezlan ugari zuzendu zituen. Cátaro eta Compañía trabalenguas taldeen eszena-zuzendaria ere izan zen, eta Shakespeare, Lope de Vega, Calderón de la Barca eta hainbat egile ezagunen obren egokitzapenak egin zituen.

Bestalde, antzerkiari buruzko zenbait saiakera argitaratu zituen, eta artikulu ugari egunkari eta aldizkarietan. Bi eleberri sortu zituen: Una semana pintada de negro (1983, "Beltzez margoturiko aste bat"), eta Mi país es tu piel (1989, "Nire herria zure azala da"). Egin zuen azkeneko obra Juegos prohibidos (2001) izan zen. 2004. urtean birikako minbiziak jota hil zen.

Erreferentziak

aldatu