Javier Garcia Egotxeaga

euskal politikaria

Javier Garcia Egotxeaga (Donostia, 1940ko maiatzaren 8a - Castro Urdiales, 2002ko abuztuaren 1a[1]) gipuzkoar politikari eta enpresaburua izan zen.

Javier Garcia Egotxeaga

6. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1985eko urtarrilaren 27a - 1987ko martxoaren 12a
Mario Fernández - Ramón Jáuregui
Bizitza
JaiotzaDonostia1940ko maiatzaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCastro Urdiales2002ko abuztuaren 1a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Tubacex
Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Deustuko Unibertsitatean ekonomia eta Valladoliden zuzenbidea ikasi ondoren, Parisko INSEADen MBA bat lortu zuen. 1970ean Tubacexeko zuzendari nagusi bilakatu zen. 1978an, Adolfo Suárezek Industria Siderometalurgikoen eta Ontziolen zuzendari izendatu zuen. Carlos Garaikoetxeak 1980an industria sailburua, José Antonio Ardanzak lehendakariordea eta Felipe Gonzálezk Aceriales holdingaren eta Acenorren presidente izendatu zuten.

Administraziorako lan egin ondoren, enpresa pribatura pasa eta BISF eta Zabalgarbi sortu zituen.

Erreferentziak aldatu