Turkmenistan[1], izen ofiziala, Turkemistango Errepublika (turkmenieraz: Türkmenistan Jumhuriyäti), Erdialdeko Asiako estatua da, Kaspiar itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. Mugakide ditu Kazakhstan ipar-mendebaldean, Uzbekistan ipar-ekialdean, Afganistan hego-ekialdean eta Iran hegoaldean. Hiriburua Asgabat (turkmenieraz Aşgabat) da.

Turkmenistango Errepublika
Türkmenistan Jumhuriyäti
Ereserkia: National anthem of Turkmenistan (en) Itzuli

Turkmenistango bandera

Turkmenistango armarria
Geografia
HiriburuaAsgabat
37°57′0″N 58°22′48″E
Azalera491.210 km² (52.)
Ura %4,9
Punturik altuenaAýrybaba (en) Itzuli (3.139 m)
Punturik sakonenaTurango sakonunea (−81 m)
KontinenteaAsia
MugakideakKazakhstan, Uzbekistan, Afganistan eta Iran
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika eta presidentzialismo
Turkmenistango presidenteaSerdar Berdimuhamedow (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Council of Turkmenistan (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria6.117.933 (2021) (112.)
267.032 (2018)
Dentsitatea12,45 bizt/km² (173.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 16
Emankortasun-tasa2,301 (2014)
Alfabetizazioa% 99,6 (2012)
Bizi-itxaropena67,835 (2016)
Giniren koefizientea40,8 (1998)
Giza garapen indizea0,745 (2021)
Ekonomia
BPG nominala45.610.571.430 $ (2020)
379.142.860 (2019)
BPG per capita7.297,2 $ (2020)
−314,8 (2019)
BPG erosketa botere paritarioa96.227.533.620 nazioarteko dolar (2019)
−7.596.026.551 (2017)
BPG per capita EAPn16.194,2 nazioarteko dolar (2019)
−1.836,75 (2017)
BPGaren hazkuntza erreala6,2 % (2016)
Erreserbak1.513.006.832 $ (1999)
136.999.823 (1998)
Inflazioa6,2 % (2016)
0,2 (2015)
Historia
Sorrera data: 1991ko urriaren 27a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+993
ISO 3166-1 alpha-2TM
ISO 3166-1 alpha-3TKM
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.NEMA 5-15 (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli eta Europlug (en) Itzuli
Internet domeinua.tm
turkmenistan.gov.tm

Etnia nagusiak hauek dira: turkmeniarrak, % 77; uzbekoak, % 9,2; errusiarrak, % 6,7; kazakhak, % 2; besteak, % 5,1: Erlijioak: musulmanak ,% 89 (sunniak); sortaldetar ortodoxoak, % 9.

Geografia aldatu

 
Turkmenistan satelite irudian.

Turkmenistanen % 80 Karakum basamortuak hartzen du. Lurralde laua da, herrialdearen erdialdean Turan sakonunea eta basamortua daude. Kopet Dag mendilerroa, hego-mendebaldeko mugan kokatua, 2.912 m garai da.

Ibai nagusiak Amu Daria, Murghab eta Hari Rud dira. Amu Daria ibaiak ekialdetik mendebaldera igarotzen du lurraldea. Karakumgo kanalaren bidez, Murgab eta Tedzhen ureztapen sistemetara desbideratzen da ibaiko ura, Mary eta Asgabat inguruko oasiak ureztatzeko.

Klima subtropikal basamortukoa da, oso lehorra eta euri urrikoa. Neguak epelak eta lehorrak dira, euri gehiena urtarril eta maiatz artean. Eskualde hezeena Kopetdag mendilerroa da.

Turkmenistanek Kaspiar Itsasoan 1.768 km-ko luzerako kosta du. Itsaso hori guztiz lurralde-barnean dago, ozeanora irteerarik gabea da.

Biztanleak aldatu

Turkmenistan Asiako erdialdeko errepublika sobietar ohietatik gutxien jendeztatuena da. Herriak eta hiriak ibai eta kanalen ondoan daude. Ashgabat da hiriburua eta hiri nagusia. Horretaz gainera, Chardzhou (166.000 biztanle), Dashhowuz (114.000 biztanle), Mary (95.000 biztanle) eta Nebitdag (89.100 biztanle) dira hiri nagusiak.

Biztanleriaren erdia baino gehiago herrietan bizi da. XX. mendearen azken urteetan biztanleria % 2,3 handitzen ari zen urtero, jaiotza tasa % 3,6koa zen, eta bizi itxaropena 65 urtekoa. Inguruko herrialdeekin alderatuta, Turkmenistanek etnia homogeneotasun handienetakoa du, gizatalde nagusia turkmeniarrak direlako, eta alde handiz. Bigarren eta hirugarren talde nagusiak uzbekoak eta errusiarrak dira, eta horiez gainera kazakhak, tartariarrak, ukrainarrak, azeriak eta armeniarrak daude. Turkmenistanen gutxiengoek ez dute emigratu, gobernuak etnien arteko adiskidantza bultzatu duelako.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Probintzien kokapena

Turkmenistan bost probintziatan (sing. welayat, pl. welayatlar) eta hiri independente batean banatuta dago:

Probintzia     ISO 3166-2     Hiriburua     Azalera (km²)     Bizt (1995)     Irudian
Asgabat Asgabat 604,000
Ahal TM-A Annau 95,000 722,800 1
Balkan TM-B Balkanabat  138,000 424,700 2
Daşoguz TM-D Daşoguz 74,000 1,059,800 3
Lebap TM-L Turkmenabat 94,000  1,034,700 4
Mary TM-M Mary 87,000 1,146,800 5

Historia aldatu

Ezagutzen den lehen jendeztatzea K.a. 5000-7000 artean izan zen. Zibilizazio ugari pasatu dira eskualdetik, baina bertan Antzinarotik turkmen tribua bizi izan da, Altai mendietatik etorria.

 
Turkmen etniako gizona kotoiaren garraio lanean (1905-1915)

Persiar akemenestarrek K.a. VI. mendean konkistatu zuten eskualdea eta Alexandro Handiak K.a. IV. mendean. Mazedoniarren 150 urteko agintaldiaren ondoren, eskualdean Partiar Inperioa ezarri zen K.a. 247an, hiriburua Nisa zuena (Asgabatetik 25 kilometrora). Garai hartan, Turkmenistan garrantzia hartzen hasi zen Zetaren bidean baitzegoen, Asia eta Europaren arteko merkataritza bide nagusia baitzen. Inperioa 224an erori eta sasanidek hartu zuten lekukoa III. mendean, heftalitek IV.ean.

Ondoren, arabiarren esku geratu zen eta VII. mendean islamdu. Aginte horrek IX. mendera arte iraun zuen, bertako hainbat dinastiak hartu baitzuten (tahiridak, samandarrak, ghaznavidak). XI. mendean, berriz, seljuktar turkoen inperioaren zati bihurtu zen. XII.ean Khwarizmgo Erresuma sortu zen bertan, Genghis Khanen mongolekin gerran sartu zena XIII.ean. Mongolak 150 urte izan ziren agintean, Tamerlanek boterea hartu zuen arte.

Zenbatezineko agintaldi eta barne borroka izan ziren XIX. mendera arte, 1865-1885 artean Errusiak Turkmenistan konkistatu eta 1894an aginte osoa eskuratu zuen arte. 1924an, Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista eratu zen, Sobietar Batasunaren barruan. Ordu arte, Turkmenistanek ez zuen sekula izan, ezta izenez ere, batasun politikorik nazio gisa: gizartea tributan antolatuta zegoen, eta biztanle gehienak nomadak ziren. Industrializazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa sobietar erregimenak ezarri zituen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ekonomiak gora egin zuen, petrolio eta gas gehiago ateratzen hasi ziren, eta kotoi uztak ere handiagoak izan ziren. Baina 1963-1983 bitartean, Leonidas Brezneven agintaldian, arazo politikoak areagotu egin ziren, eta ekonomiaren hazkundea eten egin zen. Sobietar Batasuneko agintaritzak gai bakarreko nekazaritzaren aldeko politika bultzatu zuen errepubliketan Turkmenistanen, adibidez, kotoia sartu zuen, eta nekazaritzak atzera egin zuen.

1985etik aurrera, Mikhail Gorbatxoven ekimenez, aldaketa handiak izan ziren Sobietar Batasunean. Islamak halako berpizte bat izan zuen, eta meskita asko eraiki ziren.

1991ko abuztuan, Sobietar Batasuneko estatu kolpeak huts egin ondoren, Alderdi Komunistak gobernatzeko zilegitasuna galdu zuen Turkmenistanen. Niyázovek burujabetasuna eskuratzeko beharra ikusi zuen, eta plebiszitua deitu zuen. Urrian, errepublikak burujabetasuna adierazi zuen, eta handik hilabete batera Estatu Independenteen Erkidegoan sartu zen. Alderdi Komunista Alderdi Demokratikoa bihurtu zen. Munduko herrialdeek Turkmenistanen burujabetasuna ezagutu zuten. Nizáyov lehendakaria Turkmenistango Alderdi Komunistaren idazkari ohia Ankaran eta Teheranen izan zen, eta bere gobernuak Turkiarekiko harremanei lehentasuna emango ziela adierazi zuen, bi herrialde horien arteko kulturak hurbilago zeudelako. Teheranen merkataritza itunak egin zituen, gas naturala ekoizteko eta garraiobide sare bat eraikitzeko. 1992ko hauteskundeetan, Niyázov atera zen garaile, botoen % 99,5 eskuratuta. Errusiatik aldendu gabe 1993an merkataritza itunak egin zituzten, Iranera hurbildu zen, Ashgabat-Teheran arteko burdinbidearen eraikuntzaren bidez. 1994ko urtarrilean, erreferendum baten bidez, Niyázov lehendakari hautatu zuten berriro (botoen % 99,9). Lehendakariak oposizioari gogor egiten segitzen zuen, eta oposizioko buruzagietako batzuek Moskura ihes egin behar izan zuten. 1995eko urtarrilean, Turkmenistan, Turkia, Iran, Kazakhstan eta Errusiak hitzarmen bat egin zuten, Turkmenistanek Iran eta Turkian zehar gas naturala Europa mendebalera esportatzeko behar zuen oliobidea finantzatzeko. 1997ko abenduan, Turkmenistan eta Iran arteko lehen oliobidea inauguratu zen. Nizáyov lehendakariak diktadura feudal bat ezarria zuen, bere buruaren gurtza etengabea urrezko estatua erraldoiak, bere irudia nonahi jarria eta neurri arbitrarioak atzerriko hizkuntzak erakusteko debekua, urrezko hortzak erabiltzekoa eta errepresio latza ezaugarri nagusitzat zituena. Diktadorea 2006an hil zen, eta Gurbanguly Berdimuhammedovek hartu zuen agintaritza, 21 urtez gobernatu zuen diktadorearen politikarekin segituko zuela esanez.

Ekonomia aldatu

Turkmenistango ekonomiaren sektore nagusia nekazaritza da. Barne produktu gordinaren eta enpleguaren % 40 hartzen ditu. Nekazaritzaren produkzioaren heren bat kotoiari dagokio. Kotoiaz gainera, garia, frutak eta zeta dira gehien egiten diren gaiak. Abere hazkuntzak ere garrantzi handia du, batez ere karakul ardiak, zaldi eta gamelu hazkuntzak.

Industriak enplegu osoaren % 11 eta barne produktu gordinaren % 20 hartzen ditu. Mea eta energia baliabideen ustiapena dira industria jarduera nagusiak. Mea baliabide aberatsak ditu, petrolio eta gas erreserba handiak, eta baita sulfuroa, gatza, ikatza eta kobrea ere. Esportazioei dagokienez, batez ere gai energetikoak (gas naturala batik bat) esportatzen ditu (esportazioen % 60). Turkmenistango gobernuak zenbait proiektu prestatu ditu gas naturala bilatu, ekoiztu eta esportatzeko. Proiektu horietako bat da oliobide bat egitea Txinako kostaraino (6.700 km), Japoniaren parean.

Beste langintza aipagarri batzuk janari industria eta ehunen eta alfonbren eskulangintza dira. SESB desegiteak eta sobietar errepublika ohiekin merkataritza harremanak hautsi izanak eragin handia izan zuen Turkmenistango ekonomian. 1991n barne produktu gordina % 0,6 jaitsi zen, eta 1992an % 18. Beherakada handi horren arrazoietako bat sobietar errepublika ohiek bezero nagusiak inportatutako gas naturala ordaindu ez izana da. Izan ere, Turkmenistango gobernua gas naturala munduko merkatu prezioen arabera kobratzen hasi zenean, Ukrainak kolpetik igo zuen pasabide zerga, eta uko egin zion Turkmenistango gasa beste herrialde batzuetara banatzeari. Dena dela, merkatuaren erreformak eragin duen desegituraketa ekonomikoa ez da oso handia izan, gobernuak ez baitu askorik aldatu sobietar garaiko egitura; jarduera ekonomiko gehiena estatuaren kontrolpean dago oraindik. Hala ere, 1994an, erreforma ekonomikorako programa bat iragarri zen, eta hurrengo urtean estatuaren mendeko zerbitzu industria txikia salgai jarri zen osorik. Lurra pribatizatzeko lege bat ere onartu zen, baina ez du eragin handirik izan jabetza moduetan.

1993an, Turkmenistanek bere dirua (manat izenekoa) merkaturatu zuen, errusiar errubloaren ordez.

Erreferentziak aldatu

  1. Exonimia: Asia Euskaltzaindia.net

Kanpo estekak aldatu


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
 

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

 

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
 

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
 

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
 

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan