Margaret Harrison

Margaret Harrison (1940, Wakefield, Yorkshire, Erresuma Batua) artista eta feminista ingelesa da, bere obretan baliabide eta gai ezberdinak lantzen dituena.

Margaret Harrison
Bizitza
JaiotzaWakefield, 1940 (80/81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Cumbria (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala, margolaria, installation artist (en) Itzuli eta multimedia artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Perugia
Carlisle
Londres eta New York
Lan nabarmenakFirst Lines, from the Revolutions Per Minute (The Art Record) (en) Itzuli
Mugimenduaarte feminista
Genero artistikoaizadi hila
erretratua
instalazio artea

Bizitza eta obraAldatu

Margaret Harrisonek Carlisleko Arte Eskolan ikasi zuen 1957tik 1961era; eta Londresko Royal Academy Schoolsen 1961etik 1964ra, Ingalaterran. Gero, Perugiako Arte Ederretako Akademian eskuratu zuen gradua, Italian, 1964an.

Londresko Women’s Liberation Art Group taldearen sortzaileetako bat izan zen 1970ean. 1971n, erakusketa itxi zion poliziak, Hugh Hefner Playboy aldizkariaren sortzailea untxitxo baten gisa irudikatuta zuen pieza bat zuelako. Gizarte mugimenduak arte galerietara eramateko ahalegina egin zuen Harrisonek 1970eko hamarkadan. Aktibismoa du Harrisonen lanak ardatz, eta testuinguru soziopolitikoari lotutako artea egin du hasiera hasieratik [1][2].

Gaur egun Harrisonek Estatu Batuetan eta Ingalaterran jarraitzen du lanean, eta hainbat herrialdetan egin ditu erakusketak.

2013an, Norther Art Prize saria irabazi zuen, elkarren artean lotutako ‘The Last Gaze’, ‘Objectiflection’ eta ‘Common Reflections’ hiru lanak barne hartzen zituen ‘Reflect’ instalazioarekin [3]. Urte horretan bertan, Paul Hamlyn Awards artistentzako sari ospetsuetako bat eskuratu zuen [4].

Azkuna Zentroak 'Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak' erakusketa izan zuen ikusgai, 2017ko urriaren 20tik 2018ko urtarrilaren 14ra arte, Xabier Arakistain komisarioaren eskutik [5]. Formatu handiko eta atzera begirako erakusketa honetan, artista britaniarraren karreran barrena ibilaldi zehatza burutu zen, 1971n jarri zuen banakako lehen erakusketaren erreprodukzioa abiaburutzat hartuta.

ErreferentziakAldatu

  1. Berria.eus. «Artelanek indarkeria edertu ezin dutenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) El arte de las oprimidas. (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  3. (Ingelesez) «Pensioner wins modern art award» BBC News 2013-05-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  4. (Ingelesez) «Margaret Harrison | Paul Hamlyn Foundation» artists.phf.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  5. Azkuna Zentroa. Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak. (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).

Kanpo loturakAldatu